Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Energia berriztagarrien inguruko mahaingurua

2010.eko otsailak 25

Energia-plangintza eta energia ekoitzi eta kontsumitzeko sistemak izan dituzte aztergai 

Santurtziko (Bizkaia) San Jorge Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuak "energia berriztagarrien inguruan interesa" duten ikasle, enpresa, gizarte talde zein erakundeei zuzenduta antolatu du jardunaldia. 

Energia berriztagarrien inguruan eta sektore horretan izaten ari diren aldaketen gaineko mahainguru bat egin dute arratsaldean, "Energia Berriztagarriak, Berrikuntza eta Energi Efizientzia, Jasangarritasuna eta Prestakuntza eta Enplegua" izenburupean. 

Mahaingurua Santurtziko (Bizkaia) San Jorge GLHBI Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuan egin dute, eta ikasle, sektoreko profesional, enpresari eta zenbait erakundetako ordezkariek energia eredu berri batez eztabaidan aritu dira bertan. 

Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordearen ustez, datozen hamarkadetan energia-plangintzaren eta energia ekoizteko eta kontsumitzeko sistemetan "eraldaketa garrantzitsua" izango da, eta horiek aztertzen saiatzen dira foro horretan. 

"Energia eredua aldatzeko garaian gaude, energia fosiletan oinarritutako eredu batetik gehienbat energia berriztagarrietan oinarritutako batera pasatzeko garaian", azaldu du Garmendiak. Sailburuordearen esanetan, aldaketa horrek "iraultza" ekarriko du eta, era berean, "erronka handia izango da maila guztietan, profesionalen beharrizan berriei eta prestakuntza premia berriei erantzuteko". 

Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordearekin batera, Jose Ignacio Angulo, San Jorge GLHBIko zuzendaria; David Urzainqui, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea; Ricardo Ituarte, Santurtziko alkatea; eta Jose Maria Gonzalez Velez, Energia Berriztagarrien Ekoizleen Elkarteko presidentea, egon dira. 

Garmendiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza "Euskadiren estrategia energetiko berria" prestatzen ari da 2020ra begira Europar Batasunak planteatutako erronkei aurre egiteko; berotegi-efektua eragiten duten gasak % 20 murriztea, efizientzia eta energia aurrezpena % 20 handitzea, eta energia berriztagarriek % 20ko parte-hartzea izatea horretan. EBk egin duen proposamen horretan oinarrituta, sailburuordearen hitzetan, Jaurlaritzak "argi zehaztu behar du Euskadiren politika energetikoaren norabidea", eta heziketa zentroek helburu horiek lortzeko bidean "funtsezko protagonismoa" izango dutela gaineratu du.

4 iruzkin
  • @MarSegura1
    2012.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jlcaneja: "El Gobierno Vasco ofrecerá 500 becas para prácticas en el extranjero" http://t.co/4PFWU4RP <-Hay otras formas de crecer.

  • @Sampedro_Cesar
    2012.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jlcaneja: "El Gobierno Vasco ofrecerá 500 becas para prácticas en el extranjero" http://t.co/4PFWU4RP <-Hay otras formas de crecer.

  • @ferlopezmar
    2012.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jlcaneja: "El Gobierno Vasco ofrecerá 500 becas para prácticas en el extranjero" http://t.co/4PFWU4RP <-Hay otras formas de crecer.

  • @jlcaneja
    2012.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco ofrecerá 500 becas para prácticas en el extranjero" http://t.co/4PFWU4RP <-Hay otras formas de crecer.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan