Berriak Herrizaingoa
Eu

Euria etengabe eta gogotik egingo duela iragarri du Euskalmetek

2012.eko urriak 18

Bihar, ostirala, alerta laranja aktibatuko da Gipuzkoan

Euskal Meteorologia Agentziak, Euskalmetek, gaur arratsaldetik aurrera EAEn euria etengabe eta gogotik egingo duela iragarri du. Izan ere, Hegoaldetik datorren eta une honetan Kantabrian dagoen frontea etorriko da gurera. Frontea pixkanaka-pixkanaka mendebaldetik ekialderantz mugituko da (Kantabriatik Nafarroarantz) eta, Euskalmeten esanetan, gure lurraldera iristean aktibatu liteke, prezipitazio ugari utzita. Kasu batzuetan prezipitazio horiek biziak eta ekaiztsuak izan daitezke.

Euskalmeten ustez egoerak hala jarraituko du ostiralera arte, hilaren 19a, eta egun horretan seguru asko alerta laranja aktibatuko da Gipuzkoan. Ondoren, ostarte labur baten ostean, euria has daiteke gogotik berriz larunbatean, hilaren 20a, batez ere arratsaldean, eta igandean, hilaren 21a, eguneko lehenengo erdian, aire-masa hotza iritsiko baita.

Horrenbestez, gaur arratsaldetik aurrera, atmosfera ezegonkortzen hasiko da eta zaparradak egongo dira, ahulak edo nahiko ugariak. Zenbait tokitan zaparrada horiek biziak eta ekaiztsuak bihur daitezke azken orduetan. Ostiralean, hilaren 19a, frontea mendebaldetik ekialdera abiatuko da, eta baita prezipitazioak ere. Hortaz, EAEko ekialdeari eragingo diote batez ere.

Euskalmeten iragarpenen arabera, euri-jasak nabarmenak izan daitezke osteguna 18 eta ostirala 19 bitartean, orokorrean 40-60 l/m2 inguru eroriko direlarik. Halaber, kantauriar isurialdean 60 l/m2 gainditu litezke eta isurialde horren ekialdeko zenbait tokitan (Gipuzkoa) 80 l/m2. Gainera, prezipitazioen intentsitatea bizia izan liteke kasu batzuetan; ordubetean 15 l/m2 baino gehiago eror litezke.

Larunbaterako (hilaren 20a) aire-masa hotz bat irits daiteke eta, ondorioz, ezegonkortasun handia eragiteaz gain, prezipitazio ugari eta etengabeak ekar ditzake berriro. Horrenbestez, kopuru esanguratsuak pilatu daitezke, batez ere ekialdean (Araba eta Gipuzkoa). Igandean, hilaren 21a, egunaren lehenengo erdian prezipitazioek ugariak eta etengabeak izaten jarraituko dute, baina ekialdetik mendebalderantz mugituko dira eta, kasu honetan, eragin handiena kantauriar isurialdearen mendebaldean (Bizkaia) jasango da. Arratsaldean ekaitza gutxituz joango da, guztiz eten arte.

Prezipitazioen iragarpena

Osteguna 2012/10/18

Iragarpena: Goizean aldizka prezipitazio ahulak (<2mm/h) egon daitezke, bereziki mendebaldean. Egunaren bigarren erdian zaparrada ahulak (<2mm/h) edo nahiko ugariak (2-15 mm/h), batez ere mendebaldean, eta zenbait tokitan biziak (15-30mm/h) eta ekaiztsuak izan daitezke.

Prezipitazioen kopurua eta banaketa: Prezipitaziorik handienak kantauriar isurialdean espero dira.

- Aurreikusitako batez besteko prezipitazioa: 10-15 mm

- Aurreikusitako gehieneko prezipitazioa: 10-30 mm

Ostirala 2012/10/19

Iragarpena: Zaparrada ahulak (<2 mm/h) edo nahiko ugariak (2-15 mm/h) oso ugariak eta etengabeak, batez ere goizetik aurrera eta Gipuzkoan.

Zenbait tokitan biziak (15-30 mm/h) eta ekaiztsuak izan daitezke.

Prezipitazioen kopurua eta banaketa: Prezipitaziorik handienak kantauriar isurialdean espero dira.

- Aurreikusitako batez besteko prezipitazioa: 60 mm

- Aurreikusitako gehieneko prezipitazioa: 80-100 mm

Larunbata 2012/10/20

Iragarpena: Zaparrada ahulak (<2 mm/h) edo nahiko ugariak (2-15 mm/h).

Zenbait tokitan oso ugariak eta etengabeak izan daitezke, batez ere egunaren bigarren erdian eta ekialdean.

Prezipitazioen kopurua eta banaketa:

- Aurreikusitako batez besteko prezipitazioa: 30-50 mm

- Aurreikusitako gehieneko prezipitazioa: 60-80 mm

Igandea 2012/10/21

Iragarpena: Zaparrada ahulak (<2 mm/h) edo nahiko ugariak (2-15 mm/h).

Zenbait tokitan oso ugariak eta etengabeak izan daitezke,

batez ere egunaren lehenengo erdian eta mendebaldean.

Prezipitazioen kopurua eta banaketa:

- Aurreikusitako batez besteko prezipitazioa: 30-40 mm

- Aurreikusitako gehieneko prezipitazioa: 50-70 mm

Batez besteko eta gehieneko prezipitazioen taula EAE osorako:

Eguna

Ordua

6 orduro pilatutako

batez besteko

prezipitazioa (mm)

6 orduro pilatutako

gehieneko

prezipitazioa (mm)

2012/10/18

00-06

0-1

0-1

06-12

0

0

12-18

0-5

0-10

18-24

10

10-20

2012/10/19

00-06

5-10

5-15

06-12

20-30

30-40

12-18

10-30

40

18-24

5-10

15-20

2012/10/20

00-06

5

5-10

06-12

0-5

5

12-18

10-20

30

18-24

20-30

40-50

2012/10/21

00-06

20-30

30-40

06-12

10-20

20-30

12-18

5

10

18-24

0-5

0-5

Laburbilduz, datozen egunetan prezipitazioak oso ugariak izan daitezke eta pilaketa nabarmenak egon ahalko dira. Hori dela eta, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak dio mendirako ibilbideak eta aire libreko irteerak saihestu behar direla eta errepidean arreta handiz ibili behar dela, urmaelak ager daitezke eta. Era berean, estolderia eta hustubideen egoera berrikustea komeni da, udazkenean trabatuta egon baitaitezke landareen ondorioz.

Azkenik, Sos-Deiakek (@112_SosDeiak) eta Euskalmetek (@Euskalmet) beren Twitter kontuetan emango duten informazio eguneratua jarraitzea komeni da.

Oharra: Une honetan aurreikusitako prezipitazio-banaketak eta pilaketak nabarmen aldatu daitezke, eredu meteorologikoek ziurgabetasun handia baitaukate. Ondorioz, egoeraren bilakaera eta iragarpen eta ohar desberdinen eguneraketak Euskalmeten webgunean  (www.euskalmet.euskadi.net) eta Twitter-en (@Euskalmet) aurkitu ahalko dituzue.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko