Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak webgune berria du

2012.eko urriak 18

www.euskadi.net/juegoyespectaculos

Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak webgune berria jarri du martxan Interneten (www.euskadi.net/juegoyespectaculos). Atari berriaren xedea edukietarako sarbidea ahal bezainbeste erraztea da, baimenak eta lizentziak azkarrago eta errazago izapidetzeko, araudiei dagozkien alderdietara azkarrago sartzeko, eta, oro har, erabiltzaileek, bereziki joko eta ikuskizunen sektoreetako profesionalek, eskatzen dituzten edukiak errazago aurkitzeko.

Webgune berriak edukien egitura berritu du, informaziora iristea errazteko. Edukien kokalekua Zuzendaritzaren bi arlo nagusietarantz bideratzen da: batetik, jokoa kudeatzea, aldaera eta modalitate guztietan; bestetik, ikuskizun publikoak arautzea, bereziki Eusko Jaurlaritzaren eskumenen barruan daudenak.

Jokoaren sektorean baimenak eta lizentziak izapidetzea bereziki garrantzitsua da, eta horregatik, webgune berrian berariazko atal bat dute, sarbide zuzenekin; horri esker, sektoreko profesionalek interesatzen zaizkien edukiak errazago eta azkarrago aurkitu ahalko dituzte.  

Atariak, bidenabar, jokoaren sektorea zein ikuskizunen sektorea arautzen duten legedi zabalak jasotzen ditu, baita bietan aplikatu beharreko legedia ere; horrez gain, bi sektoreetako argitalpen espezializatuak biltzen ditu. Eginkizun horiek guztiak, gainera, gaika azpisailkatuta daude, erabiltzaileak eduki zehatzetara errazago iristeko.

Webgunea osatzeko, prozedurei eta izapideei buruzko deskribapen fitxa berriak ere bildu dira; hala, erabiltzaileek aurretiaz jakin ahalko dituzte izapide prozesu bakoitzaren xehetasunak, horietarako beharrezko agiriak, tasak, epeak, etab. Fitxetan, gainera, izapideak Internet bidez (telematikoki izapidetuz) egin daitezkeen ala ez zehazten da; horretarako aukera edukiz gero, elektronikoki identifikatzeko txartel bidez egin daitezke. Beharrezko agirien ereduak izapideetan jaso dira, eta zenbait kasutan, agiriak editatzeko aukera eman da, erabiltzaileak betetzea errazteko.

Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak gogor egin du lan webgune berria garatzeko, eta bertan inbertitu ditu bai bi sektoreak kudeatzean urte luzez eskuratutako esperientzia, bai erabiltzaileen premien analisiak, bereziki profesionalenak; hala, sarearen bidez beharrizanak ahalik eta hobekien beteko dituen kontsulta eta izapidetze baliabidea eskaini nahi die.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko