Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du UGTk eta CCOOk lan handia egin dutela krisian dauden euskal enpresetan

2012.eko urriak 18

Bernabé Unda sailburua bi sindikatuetako industria sektoreko ordezkariekin bildu da 

Bernabé Unda sailburuak Langile Komisioak eta UGT sindikatuetako ordezkariak hartu zituen atzo, euskal industriaren egoera aztertzeko egin zuten eskaerari erantzunez. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko burua bi orduz aritu zen sektorearen egungo egoerari buruzko elkarrizketa eta eztabaidan. 

Bileran, sailburuak eta bere taldeak onartu egin zuten bi sindikatuek lan handia egin dutela industria arloko enpresetan, eta bereziki bizirik irauteko arazoak dituzten enpresetan. Horrela, konpainia batzuetan antzeman den jarduera-beherakadaren aurrean irtenbide negoziatuak bilatzeko azaldu duten jarrera goretsi zuten. 

Honetaz gain, Bernabé Undak azken hiru urte eta erdian garatutako industria politika eta RESISTE, COMPITE eta LIDERA estrategia berriak azaldu ditu. RESISTE estrategiari esker, 47.750 langile baino gehiagok enplegua ez galtzea saihestu da, zehazki, bankuko pasiboak berregituratzeko sailaren diru-laguntzak, guztira 4.916 milioi euro, jaso dituzten 893 konpainietako langileak. 

COMPITE estrategiaren bidez,  berrikuntza teknologikoa bultzatu da, eta adibidez, 670 milioi euro baino gehiago eman dira Etorgai, Etortek, Gaitek, Emaitek, Saiotek edo Ikertu programak sustatzeko. Bestetik, Europar Batasuneko 15 herrialde aurreratuenek B+Gn egiten duten gastuaren batez bestekora iritsi da Euskadi,  BPGaren % 2,08 xede horretara bideratuz. Gogoratu 2008. urtean, portzentajea % 1,64 zela. 

Azkenik, ezarritako azken neurriarekin, Gobernuak enpresen finantzaketari irtenbidea bilatu nahi izan dio. Horrela, azken hiru urteotan burututako 91 eragiketara bideratutako 11,2 milioiez gain, 180.000 euskal ETE baino gehiagori zuzendutako aparteko programa bat abian jarri da udan. Programa horrek 2.276 milioi euroko finantzaketa aktibatzeko gaitasuna du, eta horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak 1.000 milioi baino gehiago eman ditu abaletan.

 

2012ko urriaren 17a.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)