Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Gobernuak 4,2 milioi emango dizkio Etxegintzari, alokairuko 105 etxebizitza egiteko Donostian (2012-10-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 16

Etxebizitzaren arloko 4312 Programaren konpromiso-kredituak aldatzeko eta banatzeko akordioa, hain zuzen ere alokairuko etxebizitzak sustatzen dituztenei laguntzak eman ahal izateko. Kopurua 500.000 eurokoa da.

Alokairuko etxeen sustapenak finantzatzeko programarako jarrita zeuden 2013 eta 2014 urteetako konpromiso kredituak moldatzea erabaki du Gobernu Kontseiluak 2012ko alokairuzko promozioen laguntzen tramitazio guztiak bideratzeko.

Kreditua aldatuz gero, Donostiako Etxegintzari emateko dauden bi dirulaguntza izapidetzen hasteko moduan egongo dira, Donostiako Intxaurrondo eta Pagola auzoetan 55 eta 50 etxebizitzako (apartamentuko) bloke bana egiteko. Guztira, 4,2 milioi euro jarriko ditu Jaurlaritzak sustapen horri laguntzeko.

Hala bada, Eusko Jaurlaritzak, hemen aipautako horiez aparte, 160 bizitoki eta alokairuko babes ofizialeko 80 lagunduko ditu Bilbon; 25 ADAS Tolosan, eta erakunde pribatuen 26 etxebizitza, 25 Hondarribiko Muliate auzoan, eta bestea, Usurbilen.

Udalerria Sustatzailea Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza ADAS BOE Librea Guztira
Bilbo Bilboko udal-bizitokiak 9,8 160 80 240
Tolosa Udala 1 25 25
Donostia Etxegintza 4,2 105 105
Hondarribia Pribatua 675.000 25 25
Usurbil Pribatua 43.000 1 1
Guztira 15.758.000 290 105 1 396

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan