Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Mindaren banaketarako zerbitzuaren kudeaketa eta koordinazio kostuen finantzaziorako dirulaguntza zuzen gehiagarriak onartu dira (2012-10-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012-10-16

Erabakia, Gipuzkoan mindak banatzeko zerbitzua koordinatzeak, zerbitzuaren kudeaketa teknikoa egiteak eta zerbitzua emateak sortutako gastuak finantza ditzan Abelur kooperatiba-sozietateari diru-laguntza bat emateko dena. Erabakia, Karrantzan mindak banatzeko zerbitzua koordinatzeak, zerbitzuaren kudeaketa teknikoa egiteak eta zerbitzua emateak sortutako gastuak finantza ditzan Lorra kooperatiba-sozietateari diru-laguntza bat emateko dena.

Gobernu Batzordeak onartu du gaurko bileran mindaren banaketarako zerbitzuaren kudeaketa eta koordinaziorako kostuen finantzaziorako ABELUR KOOPERATIBAri (89.726€) eta LORRA KOOPERATIBAri (90955€) 180.000 euroko dirulaguntza ematea.

Pilar Unzalu sailburuak aurkeztutako proposamenak mindaren banaketarako zerbitzuaren kudeaketa eta koordinazioak dituen behar finantzarioak eta kostuak estaltzera dator, 2012. urterako egin zituzten aurreikuspenak gutxi izan baitira Bizkaian (Karrantza) eta Gipuzkoan zerbitzuaren arrakastari eta abeltzainen eta ustiategietako eskariari aurre egiteko.

Eusko Jaurlaritzak mindaren bilketa eta banaketarako zerbitzua azpiproduktu horren kudeaketa eta aprobetxamendua egiteko jarri zuen, besteak beste, eskuragarri ez dauden lursailetan, aspaldi ongarritu ez diren lursailetan edota baserrietako soroetan ongarri gisa erabiltzen delako eta, modu horretan, aurrezpen ekonomikoa lortzen delako eta produktu kimikoekin ongarritzen den bazkaren kalitatea baino askoz hobea delako.

Mindaren koordinazio eta kudeaketa zerbitzuak eragiten duen kostuaren % 75 Eusko Jaurlaritzak ordaintzen du eta beste % 25 zerbitzua eskatzen duten abeltzainek.

2 iruzkin
  • @eneko_ortiz
    2012-11-27

    Comentario de Twitter:
    RT @liburukar: Aprobadas las subvenciones directas complementarias para la financiación de gastos de coordin... http://t.co/W2WFNgOg #karrantza

  • @liburukar
    2012-11-27

    Comentario de Twitter:
    Aprobadas las subvenciones directas complementarias para la financiación de gastos de coordin... http://t.co/W2WFNgOg #karrantza

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan