Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak Bizkaiko Garraio Partzuergoari esleitu dio Bilboko alde zaharreko tren-geltokiari erantsita dagoen eraikina (2012-10-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 16

Erabakia, zeinaren bidez Bilboko alde zaharreko geltokira erantsita dagoen eraikin bat jabaritza publikotik desafektatuta geratzen baita (San Nikolas plazako 3.ean dago), eta haren besterentzea onartzen baita. Zuzenean Bizkaiko Garraio Partzuergora esleituz besterenduko da.

Gobernu Kontseiluak erabaki du Bilboko alde zaharreko geltokiari erantsita dagoen eraikin bat (San Nikolas plazako 3.ean dago), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunekoa dena, jabaritza publikotik desafektatzeko baimena ematea.

Halaber, baimena eman dio Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailari eraikin hori esleipen zuzenaren bidez Bizkaiko Garraio Partzuergoa erakunde publikoari esleitzeko 1,9 milioiren truke.

Eraikinak 5 solairu ditu eta alde zaharreko geltokiari erantsita dago, baina ez du geltokiarekin inolako loturarik.

Euskal Trenbide Sareak (ETS) ez du aurreikusi Bilboko metroaren 3. linea garatzen denean eraikin hori erabiltzerik. Halaber, erakinak ez du erabilera definiturik eta martxan dauden azterlan eta proiektuetan ere ez da definituko. ETSk abian dituen azterlan, proiektu edo bestelako aurreikuspenen arabera, eraikin horri ez zaio trenaren inguruko erabilerarik emango eta, ondorioz, Jaurlaritzak erabaki du espazio hori bestelako erabileretara bideratzea.

Bertan Bilboko Metroak aginte postu bat jarriko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan