Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak 14,6 milioi euroko ekarpena egin dio Pymar elkarteko ontziolek sortutako Ontzigintza Bermatzeko Funts berriari (2012-10-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 16

Akordioa, EAEko administrazioak Bermeen Ondare Funtsean daukan gerakina Ontzigintzako Bermeen Funtsari emateko, Pequeños y Medianos Astilleros Sociedad de Reconversión S.A. erakundearen eskutik.

Bertan parte hartzen dute, halaber, erakunde batzuk, ontzi-industria duten autonomia-erkidegoek eta Ontziola Txiki eta Ertainen Elkarteko (Pymar) bazkide diren ontziola pribatuek.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 14,6 milioi euroko ekarpena egitea onartu du gaur, itsasontzigintzari laguntzeko Ontzigintza Bermatzeko Funts berria sortzeko euskal ekarpen modura. La Naval, Balenciaga, Murueta eta Zamakona euskal ontziolak bazkide dituen Ontziola Txiki eta Ertaineko Elkarteak (Pymar) sortu du funtsa.

Euskadiren ekarpena erakunde batzuek eta ontzi-industria duten gainerako autonomia-erkidegoek (Galizia eta Asturias, esaterako) egindakoen paraleloan eta ontziolek berek egiten dituzten ekarpenen aldi berean egiten da.

Eusko Jaurlaritzak jartzen duen diru-kopuruak Euskadik Pymar elkartearen Bermeen Ondare Funts zaharrean zuen soberakina du jatorri, Exekutiboak azken hamarkadan onartutako ekarpenei eta euskal ontzigintzaren sektorean kobraezinik ez izanari esker kontsolidatua. Izan ere, sektoreak ontziolen lehiakortasuna eta kaudimena du bereizgarri.

Ontzigintza Bermatzeko Funts berriak itsasontzigintzaren finantzaketa ahalbidetzeko ontziolei bermeak emateko ildoari eutsiko dio. Gainera, bermeak emateko irizpide zorrotzagoak eta profesionalizatuagoak sartzen ditu, funtsaren solidaritate osoko irizpideekin funtzionatzen baitu, mugak jartzen baitizkio onartutako bermeen estaldura-mailari eta ez baitzaio bermerik emango krisian dauden ontziolei.

Finantza-tresna hori funtsezkotzat jotzen da Espainiako ontzigintzaren sektoreari bultzada berria emateko, taxe lease sistemaren inguruko Europako Batzordearen espedientea bideratuta dagoela dirudien une honetan. Espediente horrek guztiz geldiarazi du Espainian itsasontzien kontratazioa 2012. urtean.

Euskadik kontseilari bat du, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak izendatua, Pymar elkartearen organoetan. Elkartea ez da itsasontzigintza bultzatzera mugatzen. Horrez gain, ontziolei eskueran jartzen dizkie I+G+b inbertsioari eta sektoreko prestakuntzari laguntzeko Erkidegoaren programak, eta sektorea birmoldatzeko Europako politikan parte hartzen du Industria Ministerioko Ontzigintza Sektorearen Kudeatzailetzaren babespean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan