Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Irakasle diren langileak (RPT) (2012-10-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 16

Dekretua, haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetako maisu-maistren lanpostuen nahiz helduen hezkuntzako ikastetxeetako eta patronatuetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-ordezkaritzetako lanpostuen zerrendak onartzeko 2012-2013 ikasturterako. Dekretua, Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat dira.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran ondorengo dekretu-proiektuak onartu ditu:

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta Helduen Hezkuntzako ikastetxetan maisu-maistren lanpostuen zerrendak onartzen dituena.

Eta 2.- Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedrunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funzionarioentzat erreserbaturako lanpustuen zerrenda onartzen duena

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan