Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak bilera izan du Euskadiko PPren presidente Antonio Basagoitirekin

2010.eko otsailak 24

Bilerak, bien artean sinatutako oinarrien akordioaren "sendotasuna" egiaztatzeko balio izan du

Ordubete pasatxoz, Patxi López lehendakariak eta Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidenteak legealdiaren hasieran sinatutako oinarrien akordioa aztertu dute. Lehendakariak adostasun honen "sendotasuna" nabarmendu du, eta adierazi du "maila handi batean bete" dela, eta horrek ahalbidetu egin duela "euskaldunok eztabaida sutuak gainetik kentzea", "benetako arazoei" aurre egiteko, krisi ekonomikoari batez ere.

Patxi López lehendakariak bilera "adeitsu eta emankor" bat izan du Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidentearekin. Ordubete pasatxoz, duela ia urtebete sinatutako oinarrien akordioaren nondik norakoak aztertu dituzte. Lehendakariak balioa eman dio adostasun honen "sendotasunari". Halaber, adierazi du "maila handi batean bete" dela eta "emaitza ukaezinak" eman dituela. "Euskaldunok eztabaida sutuak gainetik kentzea, elkarbizitza tenkatzen zutenak, eta benetako arazoei aurre egitea ahalbidetu du, krisi ekonomikoari, batez ere", azpimarratu du.

Lehendakariaren eta Antonio Basagoitiren arteko bilera Lehendakaritzaren egoitzan ospatu da eta ordubete pasatxo iraun du. Bilera hau, lehendakaria alderdi politiko desberdinekin izaten ari den harremanen barruan kokatzen da.

Bilera amaitu ondoren eskainitako prentsaurrekoan, lehendakariak Euskadiko PPren leialtasuna eskertu du, Jaurlaritzari legebiltzarrean bere proposamenak aurrera ateratzeko adinako babesa izatea eta, aldi berean, "herriko beste indar politiko batzuekin akordioak lortzea" ahalbidetu baitio. Zehazki, bi aipamen egin ditu: sindikatuekin funtzio publikoaren alorrean lortutakoa eta EAJrekin euskal erakunde guztietako aurrekontuen alorrean lortutakoa. Baina batez ere, lehendakariak nabarmendu du, akordioak "ahalbidetu egin duela gure autogobernuaren erakunde nagusiak abiapuntu ekintza gisa herritarren askatasunen defentsa ezarri izana, beren proiektuak krimenaren edo krimenarekiko tolerantzian oinarritzen dituzten horien aldean".

Hizkuntza politikaren edo gastu publikoaren arrazionalizazioa bezalako kontuetan sortutako desadostasun batzuei buruz, lehendakariak adierazi du "desadostasun txikiak" direla, horiek "zein erritmotan" gauzatu behar direnari buruz. Izan ere, PPrekin izandako harremanak "areagotu" egingo dira datozen hilabeteotan, lehendakariak EAJri, oposizioko alderdi nagusiarekin akordio bat lortzen saiatzeko, igorritako 10 gai nagusien "helburuak zehaztean aurrera egiteko". EAJri, bestalde, gogorarazi dio bere itun eskaintzaren erantzunaren zain dagoela, eta "eskua luzatuta izango duela etengabe, herriaren osotasunari eragiten dioten gaietan adostasuna lortzeko". "Gobernu hau gauzatzen ari den erantzukizuna eta lidergoa, ez da bateraezina gure herriaren etorkizunerako funtsezkoak diren akordio zabalagoak bilatzearekin", azpimarratu du.

Ekimen tranpatia

Gaurkotasun politikoari buruz, lehendakariak eskatu du, ezker abertzalearen etorkizunari buruzko "hausnarketak" egiteari uzteko, argitaratu duten azken dokumentuaren ondoren. "Euskadin jada ez dugu ez ahotsik ez hitzik nahi, egintzak espero ditugu", azpimarratu du lehendakariak. Halaber, gogorarazi du ETAn "ez dagoela gelditzeko borondaterik", ustezko etakide bat atxilotzen den bakoitzean egiaztatzen den bezala, zeren "nahi zuena atentatuak egitea edo komandoak abian jartzea" zen.

Bestalde, 2008an Eusko Jaurlaritzak onartutako Kontsultaren Legea Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiaren aurka EAJk aurkeztutako errekurtsoa ukatzen duen Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiari dagokionez, lehendakariak adierazi du espero duela horrek "inorako bidaia" horri amaiera ematea, eta batzuk kontura daitezen herri honetan "ez dela eskubiderik eta askatasunik urratzen".

Gainera, mezu bat igorri die, Errioxa bezala, euskal Kontzertu Ekonomikoaren "blindajea" deritzonaren aurka errekurtsoa iragarri duten erkidego autonomoei. Lehendakariak ziurtatu du errekurtso hauek ez diotela "inolako kezkarik" sortzen, eta aholkatu du "inork hauteskundeengatik egiten badu, bere proposamenekin egin dezala, eta ez euskal Kontzertuaren aurkako liskar artifizial batekin", izan ere, Kontzertua, adierazi duenez, euskal gizarteak eta oro har Espainiak onartu egiten baitut

 

Iruzkin bat
  • @JEtxeberria
    2012.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    En política vasca dos años -en especial tan decisivos como los dos últimos- son una eternidad. A las pruebas me remito http://t.co/mv4wfBdg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria