Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Unda sailburuak TCI Lehiakortasunari buruzko Nazioarteko 15. Biltzarra inauguratu du

2012.eko urriak 17

2012 urte honetan Euskal Autonomia Erkidegoak berrikuntzaren eta lehiakortasunaren munduko mapan toki esanguratsua hartuko du, The Competitiveness Instituteren (TCI) Lehiakortasunari buruzko Nazioarteko 15. Biltzarra bertan izango baita. Biltzarrak klusterren eta berrikuntzaren alorreko munduko aditu nagusiak bilduko ditu, gaurtik ostiralera Bilbon eta Donostian. 500 ordezkari baino gehiago biltzea espero da. Biltzarraren antolakuntza Eusko Jaurlaritzaren eta Orkestraren ardura da.

Biltzarra TCIren urteko ekitaldi garrantzitsuena da. TCI berrikuntzaren, klusterren eta lurralde garapenaren alorreko profesional eta ikertzaileen munduko sare garrantzitsuena da, 100 herrialdetako 3.000 aditu lotzen dituena, besteak beste, nazioko eta eskualdeko agentziak, kluster elkarteak, erakunde akademikoak eta beste zenbait erakunde.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ignacio Echeberria (Orkestra)