Berriak

Mendiaren iritziz “Eskoziaren eta Kataluniaren kasuak guztiz desberdinak dira”

2012.eko urriak 16

“Ez dago konparatzerik. Erresuma Batuan erreferenduma antolatzeko eskumena duen gobernuaren adostasunarekin egin dira gauzak. Horrenbestez, joko demokratikoaren arauak betez eta argi eta garbi egin dira gauzak. Masek planteatzen duena, ordea, ez dago autonomia-erkidegoari dagozkion eskumenetan”.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Idoia Mendiak prentsaurrekoa eman du eguerdian Lehendakaritzan, Jaurlaritzaren Kontseiluaren ondoren. Bertan baieztatu duenez, Herrizaingo sailburuorde Raúl Fernández de Arroiabek hiru agerraldi egingo ditu igandean hauteskundeetako parte-hartzeari buruzko datuen eta gertakarien berri emateko, eta hauteslekuak ixten direnean, emaitzen balorazioa eskainiko du Eusko Jaurlaritzak.

Bestalde, Euskadik urritasuna duten pertsonen enplegurako lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75eko diru-laguntza mantentzea onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa dira gizarteratzeko neurri hori luzatu duten autonomia-erkidego bakarrak.

Euskararen titulu eta ziurtagirien erregistro bateratua arautuko duen dekretua ere onartu du.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.10.16)

 

 

 

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-10-16n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak