Berriak Herrizaingoa
Eu

Bozkatzeko mahaietara joan ezin diren minusbaliatuak eramateko doako zerbitzua

2012.eko urriak 15

Eusko Legebiltzarrerako 2012ko hauteskundeak

Urriaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako 2012ko hauteskundeak egingo dira. Hori dela eta, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak doako garraio-zerbitzua jarriko du gaixo edo ezindu dauden eta bozkatzeko eskubidea erabili nahi duten pertsonen eskura, Gurutze Gorriaren eta DYAren laguntzaz, bi laguntza-erakunde horietako langileek egingo dutena.

Aurreko hauteskunde-prozesuetan bezala, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak doako garraio-ekintza antolatu du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak hartuko dituen urriaren 21erako, gaixo dauden edo mugikortasun urria duten eta bozkatzeko eskubidea erabili nahi duten pertsonak hauteskundeetarako lokaletara eramatea ahalik eta neurri handienean errazteko asmoz.

Zerbitzuak hiru hauteskunde-barrutietan funtzionatuko du, eta hori eta aurreko hauteskundeetan ezarritakoa antzekoak izango dira. Eusko Legebiltzarrerako 2009ko aurreko hauteskundeetan berrehun pertsona baino gehiago eraman ziren bozkatzeko zentroetara ekintza horri esker.

Lekualdaketak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Gurutze Gorriaren eta DYAren lankidetza eta laguntza izango ditugu, eta interesdunak erakunde horiekin jarri ahalko dira harremanetan urriaren 19a baino lehen, zerbitzua zehazteko.

Interesdunek honako telefono-zenbaki hauetara deitu ahalko dituzte:

Gurutze Gorria:     902 22 22 92

DYA:             902 46 46 22

2 iruzkin
  • @manycomics
    2012.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Servicio gratuito de traslado personas discapacitadas que no puedan desplazarse a mesas votación http://t.co/tflK12Vb http://t.co/04eHtZup

  • @manycomics
    2012.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Servicio gratuito de traslado personas discapacitadas que no puedan desplazarse a mesas votación http://t.co/tflK12Vb http://t.co/04eHtZup

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko