Berriak
Eu

Donostiako saneamendu-kolektore nagusia denaren azken zatia eraikitzeko obrak hastera doaz

2012.eko urriak 15

 

  • Obren aurrekontua 3,43 milioi eurokoa da eta Uraren Euskal Agentziak eta Añarbeko Urak-ek finantzatuko dituzte, % 75eta % 25ean hurrenez hurren
  • Kolektore berriak kilometro bateko luzera eta 1,5 metroko barne diametroa izangoditu, eta hondakin-urak Loiolako araztegira eramateko 1999an eraiki zen zatiarekin lotuko da
  • Nahiz lanak,batez ere,Azpeitia kalearen eta Santa Catalina zubiaren artean gauzatu, afekzioak minimoak izango dira zulaketaren teknika erabiliko baita zangak irekitzea saihesteko

 

Laster, Donostiako saneamendu-kolektore nagusiaren bigarrena eta azkena izango den zatia berritu egingo da, Urumea ibaiaren ezkerraldetik igarotzen dena eta hiriko hondakin-ur gehienak Loiolako HUAra eramaten dituena; bertan araztu ondoren, itsasora botako direnak.

Obren aurrekontua 3,4 milioi eurokoa da eta Uraren Euskal Agentziaren eta Añarbeko Urak-en artean orain dela gutxi sinatu zen lankidetza-hitzarmen bati esker gauzatu eta finantzatu dira, obren kostuaren %75a eta %25a euren kontu hartuko dituztelarik, hurrenez hurren. Berehala hasiko diren obren gauzatze-epea 14 hilabetekoa izango da.

Kolektore berriak, kilometro bateko luzera eta 1,5 metroko barne diametroa duenak, orain arte erabiltzen zen kolektore zaharra ordeztuko du, Santa Katalinako ponpalekuaren (izen berdineko zubiaren ondoan dagoena) eta Azpeitia kalearen artean zegoena. Puntu honetan, Donostiako hondakin-urak Loiolako HUAra garraiatzeko 1999an eraiki zen kolektorearekin lotuko da.

Kolektore berri honen eraikuntzari esker, gaur egun sarearen ustiaketan dauden arazoak saihestuko dira, hau da, Santa Katalinako ponpalekuan pilatzen diren hondakin-urak gelditu gabe ponpatu beharra. Kolektore berria zerbitzuan jartzen denean hobekuntza nabarmenak eragingo ditu bai ingurumenean bai ingurune hidrikoan.

 - Funtzionamendu hidraulikoa hobetu egingo da, bai hiriguneko saneamenduko udal sarean edo behe-sarean, hiriko kolektoreetan zehar dabilen uraren laminaren altuera jaitsi egingo delako, bai Añarberen titularitatekoa den goi-sarean.

 - Euri asko egiten duen garaian inguru hidrikora egiten diren isurien kopurua gutxitu egingo da;itsasora egingo dira Urpeko Isurbidearen eta Tximistarriko gainezkabidearen bidez eta soilik salbuespenetan Urumea ibaira.

- Euria egiten duenean, Loiolako araztegira bidaliko den emaria gaur egungoa baino handiagoa izango da.

- Santa Katalinako ponpalekuan hondakin-uren ponpatzea nabarmen murriztuko denez, energia elektrikoaren kontsumoa gutxitu egingo da, eta ondorioz hori ekoizteak suposatzen duen ingurumen-kostuak baita ere.

Zulaketaren teknikari esker zangak egin gabe gauzatuko daobra, ia-ia ez da ikusiko eta afekzioak gutxi izango dira

Kolektorearen sakontasunak, bere ibilbide zabalaren (1.043 metro ditu) zati askotan maila freatikoaren azpitik kokaturik egoteak, obra-gunean balio handiko zuhaiztiak eta zerbitzu ugari egoteak gomendagarri egin dute "ezkutu itxiko" zulaketa-teknika aukeratzea.

Zulaketa-teknika honi esker, obraren trazaduraren azalera osoan zangarik ireki gabe eraikiko da kolektorea, soilik lau puntutan putzu bertikalak irekiko dira.Sistema honi esker, hiriari eragozpen eta afekzio ugari aurrezten zaizkio (eragozpenak oinezkoei, zola puskatzerakoan sortzen den zarata eta poluzioa, lurpean existitzen diren zerbitzuentzat arriskua, trafiko desbideraketak, zuhaitzen mozketa, lurrak eta materialen garraioa, eta abar); honela, kolektorearen trazaduratik igarotzen diren hiritarrek eta ibilgailuek ez dute jakingo euren oinazpian hondakin-urak garraiatuko dituen ubide garrantzitsu bat eraikitzen ari dela.

Kolektore berriaren trazadura Urumea ibaiarekiko paraleloan doa, Foruen, Gernikako Arbolaren eta Bizkaia pasealekuetatik zehar. Ubidearen sakontasuna 5,26 m eta 6,58 m artean egongo da eta milatik 2ko malda iraunkorra izango du.Guztira lau putzu eraikiko dira (Azpeitia kalearen eta Bizkaia pasealekuaren izkinan; Araba parkearen ipar ertzean; Gernikako Arbola pasealekuan dagoen San José Ikastetxearen ondoan; eta Foruen pasealekuaren hasieran) zulaketa-makina sartu eta atera egiteko, hala nola hodiak jaisteko.

Kolektore berriaren eraikuntzak aldaketak eragingo ditu saneamenduko udal sarean, hain zuzen ere Arrasate eta Errepublika Argentinarra kaleetako kolektoreen amaierako zatietan, hala nola Maria Kristina zubia eta Bilbao plazaren artean. Obra horiek txikiak direnez metodo tradizionalak erabiliz gauzatuko dira.

Obraren proiektua eta planifikazioa egiterakoan kontu handia jarri da kolektore berriaren trazaduran dagoen balio handiko zuhaiztia babesteko. Obra gauzatzeko zulaketa-metodoa aukeratzeaz gain (hau da, trazadura osoan zehar zanga handi eta sakon bat ireki gabe), egin behar diren lau zuloek ekidin ezina egiten dute zuhaitz batzuk kentzea, hori dela eta zuhaitzen azterlan bat egin da, berriro landatuko diren espezieak  eta horien tamainak aztertzeko. Guzti hori Donostiako Udalak Añarbeko Urak-i obrak gauzatzeko eman dion baimenaren baldintzak jarraituz.

Era berean, Añarbeko Urak-en asmoa da seinaleak, itxiturak, bizilagunen informazioa, eta abar ahal duen gehien zaintzea obrak irauten duten bitartean, horiek eragiten dituzten eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko