Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritza eta basozaintzaren Lurraldeko Plan Sektorialaren onarpenerako azken pausoa

2012.eko urriak 11

Pilar Unzaluk "2001. urtean idatzitako dokumentuaren onarpenaren oztopoak gainditzea eta iritziak bateratuz azken bultzada emateko prozesuaren aldeko esfortzua" azpimarratu ditu.

Nekazaritzaren eta Basozaintzaren Lurraldeko Plan Sektorialak (LPS) azken onarpenerako bultzada erabakiorra jaso du gaur, Euskadiko Lurraldearen Antolamendurako Komisioak (ELAK) dagokion txostena aho batez sinatu eta gero.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza  sailburua buru duen eta lurraldeko hiru aldundiak eta Eudel kide diren ELAKaren batzarrak, sektoreak urtetan aldarrikatu duen dokumentuari onespena eman dio.

Planaren helburu nagusien artean, azpimarragarrienak hauek dira: 

  • Nekazaritzaren eta basozaintzaren jardueraren beharrezkoa den orekarako, landa lurrak zehaztu eta babestu.
  • Landa irizpideak oinarri dituen lurralde antolamendua bultzatu, alegia, nekazaritza eta basozaintza beharrak eta irizpideak aurreikusiko dituen lurralde antolamendua egin.
  • Erronka hauei aurre egin: paisaia eta ingurumenaren babesa ziurtatuko duten oinarrizko faktoreen barruan nekazaritza eta basozaintza jarduerak txertatzea; kalitatezko zein kopuruzko lursailak ziurtatzea, batez ere, basozaintza eta nekazaritza jarduerak bideragarriak izan daitezen; antolamendu eta babes politiketan landa eremuko agenteak eta herriak kontuan hartzea; industria ondorengo fasean sortutako marko sozioekonomikoaren barruan landa eremuaren zeresana finkatzea: erabilera publikoa, bizi- kalitatea eta abar.

Pilar Unzaluk LPSren izapidetzeak izan duen prozesu zaila eta luzea ekarri du gogora, besteak beste, 2001. urtean lehen zirriborroa egin zelako, ELAKera 2003. urtean bidali zelako eta, azkenik, 2005. urtean onespena jaso zuelako.

Legealdi honetan, Eusko Jaurlaritzak berreskuratu eta korapiloa askatu zion eta ELAK egitura emanez bere izapidetzea bultzatu zuen Foru Aldundiekin harremanak eta informazio bideak irekiz.

2010. urteko azaroan, Foru Aldundietako iritziak jaso ondoren, behin-behineko onespena jaso zuen dokumentuak eta, Pilar Unzaluren hitzetan "Gobernu Batzordeak bere onarpenerako azken bultzada eman dio alderdi guztien artean bateratze lan handia egin eta gero, eta hori oso albiste ona da".

Iruzkin bat
  • @ARAUDIslp
    2012.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Luz verde a la aprobacion definitiva del Plan Territorial Sectorial Agroforestal http://t.co/9oYtbn4R

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)