Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Zinexit zikloaren 3. edizioan lau film ikusiko dira

2012.eko urriak 11

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak, Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez, Zinexit - Elkarbizitzarako Zinema Erakusketaren hirugarren edizioa jarri du martxan. Zikloa urriaren 16tik 19ra bitartean izango da, Bilboko Golem Alhondiga zinemetan. Lau film ikusteko aukera egongo da, eta horien ostean, solasaldiak izango dira. Sarrera doan da.

Zinexit 2012ri hasiera emateko, "Impulso criminal" filma emango dute (1959, Richard Fleisher); film luzea da, Orson Welles protagonista duena, eta "krimen perfektua" egin nahi duten Nietzche-ren bi jarraitzaileri buruzkoa da. Bigarren filma ¿Por quién no doblan las campanas? da  (2012, Maite Ibáñez eta Maite Esparza). Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimen senideek emandako testigantzak biltzen dituen dokumentala da.

Hurrengo filma "Morgen" dugu (2010, Marian Crisan). Lurralde arteko mugei eta immigrazioaren arloko legeei buruzko komedia da. Eta amaitzeko, "La verdad oculta" ikusteko aukera izango dugu (2010, Larysa Kondracki). Produkzio horren jatorrizko izenburua "The whistleblower" da; benetako gertakariak ditu oinarri, eta sexu-esplotazioarekin zerikusia duen emakumeen salerosketa aztertzen du.

Aurreko edizioek bezala, erakusketa horrek gizarte-pedagogiako proposamen bat egiten du, zinemagintzako artearen bitartez; helburua da ikus-entzuleei giza eskubideekin eta elkarbizitza demokratikoarekin zerikusia duten hainbat gairi buruz galdetzea, eta eztabaidagune bat sortzea.

Zinea tresnatzat erabili nahi dugu hezi, sentsibilizatu eta hausnartzeko eta bake-kultura sustatzeko, hau da, aniztasuna, tolerantzia eta giza eskubideak errespetatzean oinarritutako kultura sustatzeko. Erakusketak hainbat istorio eskaintzen ditu partekatu eta eztabaidatzeko giza eskubideekiko konpromisotik; izan ere, horiekin eraiki ahal izango dugu elkarbizitza baketsua, indarkeriarik gabekoa, aske, bidezko, berdin eta jasangarriagoa.

Iruzkin bat
  • @Gazteaukera
    2012.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    Lau film ikusiko dira Zinexit Elkarbizitzarako Zinema Erakusketaren hirugarren edizioan http://t.co/8XPhiutD .@alhondigabilbao

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko