Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriolak "Nueva Economía Forum" Hitzaldi-Gosarian parte hartu du

2010.eko otsailak 24

Etxebizitza sailburuak iragarri du bere sailaren helburua, Etxebizitzaren aldeko Itunaren behin betiko dokumentua "apirilaren erdialderako" adostuta edukitzea dela

Iñaki Arriolak, halaber, adierazi du bere sailak "Ardatz Atlantikoaren" Europaz gaindiko entitate bat sortzea bultzatuko duela, non parte hartu ahal izango duten aurrealde atlantikoko 26 eskualdetako erakunde publiko eta eragile pribatuek. Talde honen helburua "korridore atlantikoa tren zirkulazioaren ardatz gisa sustatzea izango da, Lisboatik Kopenhageraino, Euskaditik igaroz".

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak, gaur goizean jakinarazi du bere sailaren asmoa dela "apirilaren erdialdera" Etxebizitzaren aldeko Itunaren behin betiko dokumentua zehaztea. Gogorazi duenez, berak zuzentzen duen "sailaren helburuetako bat da itun hau lortzea", Innobasque-ekin batera abian jarri duena. Hau, erakundeen eta sektoreko eragileen parte-hartze prozesu bat da, "orain arte inoiz gertatu ez dena", etxebizitza politikaren oinarriak adosteko egin dena eta epe ertainean garatu nahi dena. Asmoa da, aldi berean, horrek, etxebizitzen eraikuntzaren sektorea berraktibatzen, eraikitakoak birgaitzea sustatzen, hiri espazioak birsortzen eta alokairuko etxebizitzaren politikari sendotasuna ematen lagun dezaketen neurri eraginkorrak abian jartzea ahalbidetu dezan. Sailburuaren arabera, "gure herriaren konplexutasun instituzionaletik beharrezkoa den erakundeen arteko lankidetza" bat gauzatzea da.

Akordio horien emaitza, sailburuak adierazi duenez, Abiadura Handiko Trena hiru euskal hiriburuetara iristea izan da, baita Nafarroatik eta Frantziatik igarotzea ere. Garraio Sailak "Ardatz Atlantikoaren" Europaz gaindiko entitate bat sortzea bultzatuko du, non parte hartu ahalko duten aurrealde atlantikoko 26 eskualdetako erakunde publiko eta eragile pribatuek. Sailburuak adierazi duenez, talde honen helburua "korridore atlantikoa tren zirkulazioaren ardatz gisa sustatzea izango da, Lisboatik Kopenhageraino, Euskaditik igaroz".

Sailburuak gaur goizean Bilbon ospatu den "Nueva Economía Forum" Hitzaldi-Gosarian parte hartu du. Bere hitzaldian, adierazi du 2010. urtean zehar bere sailaren helburuetako bat "Euskal Y-aren Gipuzkoako adarraren zazpi tarte berri" esleitzea dela; proiektu horiek 700 milioi eurotik gorako inbertsioa dakarte, horrela, urte amaierarako, obretan, Eusko Jaurlaritzari gauzatzea dagokion tren plataformaren % 60tik gora esleituta egongo da. Gainera, ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak Sustapen Ministerioarekin izan dituen harremanekin, Abiadura Handiko Trena Irunen integratzearena konponduko dela.

Azkenik, Iñaki Arriola sailburuak ziurtatu du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak garraio arloko legeak sustatuko dituela; zehazki, Trenaren Legea eta Mugikortasun Iraunkorraren Legea. "Datozen hilabeteotan, legebiltzarrera Mugikortasun Iraunkorraren Legea eramateko asmoa dugu", aurreratu du sailburuak. Azaldu duenez, lege honen helburua "eraginkorragoa den, ingurumena gehiago errespetatzen duen eta, oro har, iraunkorragoa den garraio eredu berri bat lortzea da".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola