Berriak Kultura
Eu

Urgell kontseilariak Finlandiako gutxiengo suediarra hartu du

2012.eko urriak 10

Urgell kontseilariak Finlandiako gutxiengo suediarra hartu du

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-ek Finlandiako gutxiengo suediarraren ordezkaritza bat hartu du. Ordezkaritza hori EAE bisitatzen ari da Euskadin garatzen ari den hizkuntza politika bertatik bertara ezagutzeko eta baita azken urteotan izan duen aurrerapena ezagutzeko ere.

Finlandiako ordezkaritza honako hauek osatzen dute: Magma-ren idazkari nagusi Nils Erik Forsgard-ek; Finlandiako suediarren Asanbladako idazkari nagusi ohi eta Magma-ren ikertzaile Olav S. Melin-ek; Kautokeino Unibertsitateko eskualdetako hizkuntzen nahiz eremu urriko hizkuntzen eta Magma-ren ikertzaile Lia Markelin-ek; YLE Finlandiako estatuko telebista eta irratiko kazetari Nina Simberg-ek; FNB-SPT albiste-agentziako kazetari Heidi Hakala-k eta herri suediarreko partiduko (SFP) presidente eta Kulturfonden fundazio suediera-hiztuneko nazioarteko harremanetarako buru den Catharina von Schoultz-ek.

Finlandiako gutxiengo suediarraren ordezkaritza hori EAEra etorri da euskaraz izandako aurrerapenak ezagutzeko eta hura lortzeko zer hizkuntza politika garatu den ezagutzeko. Horrekin batera, euskara-planei, teknologia berriei eta abarrei lotutako etorkizuneko proiektuak ezagutu nahi izan dituzte; hori guztia gure hizkuntzaren erabilera areagotzeko aukera emateko bideratuta.

Bisitan, Finlandiako ordezkaritzak bilerak egin dituzte Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin, bai eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako nahiz HABEko teknikariekin ere, Informazio eta Komunikazioaren Teknologietan euskararen integrazioarekin lotutako proiektuen berri izateko eta baita EAEko immigranteei irakasten zaien euskararekin lotutako proiektuen berri izateko ere.

Finlandian suediera hitz egiten duten gutxiengoaren ordezkaritzak ere Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko arduradunekin bildu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Finlandiako gutxiengo suediarraren ordezkaritza