Berriak Herrizaingoa
Eu

Eguraldia nabarmen aldatu daiteke Euskalmeten arabera

2012.eko urriak 09

Ostegunetik aurrera

Gauden sasoian gaudela kontuan hartuz, giro lasaiez eta tenperatura altuez gozatu ahal izan dugu, baina ostegunetik (urriaren 11) aurrera eguraldia nabarmen aldatu daiteke; euria egin dezake eta tenperatura asko jaitsi, azken finean udazken giroa nagusituko da.

Gauden sasoian gaudela kontuan hartuz, giro lasaiez eta tenperatura altuez gozatu ahal izan dugu, baina ostegunetik (urriaren 11) aurrera eguraldia nabarmen aldatu daiteke; euria egin dezake eta tenperatura asko jaitsi, azken finean udazken giroa nagusituko da.

Ostegun arratsaldean hasi (urriaren 11) eta ostiral (urriaren 12a) eguerdira bitartean euria erruz egin dezake, izan ere hainbat fronte hotz iritsiko da EAEra, eta baliteke trumoiak ere jotzea. Tenperatura nabarmen jaitsiko da: ostegunean ez hainbeste, baina ostiralean bai, balio maximoak 15 eta 20 ºC artekoak izango dira. Larunbatean, urriaren 13an, tenperaturan ez da aldaketarik espero. Kostaldean hodei hondar batzuk gera litezke eta baliteke euri izpi batzuk egitea, baina barnealdean urdinguneak nagusituko dira zeruan. Igandean, urriaren 14an, baliteke beste fronte hotz bat iristea: zaparradak bota ditzake, eta baliteke ipar-mendebaldeko haizea zakartzea, dena den, egun horretarako iragarpenaren ziurgabetasuna handia da oraindik.

Ondoren, gaur ditugun datuen arabera, egunez egun gerta litekeena zehazten da:

Osteguna, urriaren 11

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan, eta baliteke tanta batzuk botatzea. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, zerua oso hodeitsu edo estalita geratuko da eta euri txiki-ertaina egingo du; baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea. Mendebaldeko edo hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bereziki Araban. Arratsaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, eta kostaldean bolada gogorrak izan daitezke. Tenperatura apur bat jaitsi egingo da, baina hala ere maximoak 20 eta 25 ºC artekoak izango dira. Tenperatura minimoak 15 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta 10-15 ºC artekoak barnealdean.

Ostirala, urriaren 12a

Egunaren lehen partean euri txiki-ertaina egingo du, bereziki kantauri isurialdean, non ugari egin dezakeen. Arratsaldean hobera egingo du eguraldiak, baina hala ere ezin da baztertu kantauri isurialdean euri langar pixka bat egitearen aukera. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, eta maximoak 15 eta 20 ºC artekoak izango dira. Tenperatura minimoak 15 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta 10-15 ºC artekoak barnealdean.

Larunbata, urriaren 13a

Zerua tarteka hodeitsu egongo da kostaldean eta baliteke zirimiri pixka bat egitea. Barnealdean urdingune zabalak nagusituko dira zeruan. Mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, ahul orokorrean, tarte bizi batzuekin, eta tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, berriro ere 15 eta 20 ºC artekoak izango dira balio altuenak. Tenperatura minimoak 10 eta 15 ºC artekoak izango dira kostaldean. Barnealdean zerua garbiago egongo da, beraz, baliteke minimoak apur bat jaistea: 5 eta 10 ºC artekoak izango dira.

Igandea, urriaren 14a

Baliteke (oraingo datuen arabera hori gertatzeko probabilitatea handia da) berriro ere eguraldiak euritara jotzea; zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, eta tenperaturan ez da aldaketa handirik izango: maximoak 15 eta 20 ºC artean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez.

Gauzak horrela, ondorengo egunetan udazken giroan murgilduko gara; euria egingo du, eta nabarmen freskatuko du. Egunik ederrena larunbata, urriaren 13a izan liteke, barnealdean behintzat urdingune zabalak irekiko dira.

Oharra: Kontuan izan behar da denbora aurrera doan heinean iragarpenaren fidagarritasuna jaitsi egiten dela. Beraz, Euskalmetek egiten dituen iragarpen berrien jarraipena egitea gomendatzen da (http://www.euskalmet.net).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko