Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Portugaleten eta Peñascalen alokairuko 77 etxebizitza sozial eraikitzea onartu da (2012-10-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 09

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratua baimentzeko dena. Kontratua honako obra espedienteari dagokio: Portugaleten, 9. hiri-lurzoru finkatu gabean / 9. egikaritze unitatean, 32 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzea. Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratua baimentzeko dena. Kontratua honako obra espedienteari dagokio: Bilbon, Uretamendi-El Peñascalen 740 bizitegi arean, 740.01 egikaritze unitatean, 45 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzea.

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du Portugaleten 32 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko, 5,2 milioi euroko aurrekontuarekin. Etxebizitza hauek alokatzeko izango dira.

Gainera, Bilboko Peñascal auzoko Uretamendin ere, 45 etxebizitza sozial eta eranskinak egiteko baimena eman du, 5,3 milioi euroko aurrekontuarekin. Etxebizitza hauek birkokapenak egiteko erabiliko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan