Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Sasoikakoentzako ostatuak eraiki eta hobetzeko, 132.000 euro emango ditu diru-laguntzatan Eusko Jaurlaritzak (2012-10-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 09

Agindua. Honen bitartez, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzeko deialdia egiten da 2012 ekitaldirako, apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuan aurreikusi bezala.

Nekazaritzako sektoreari loturiko sasoikakoen kolektiboarentzako ostatuak eraikitzeko edo/eta egokitzeko laguntzetara 2012n, guztira, 132.000 euro bideratzea onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduari. Agindu horrekin, guztira 132.000 euroko balioa duen laguntza-lerro baterako deia egin zen. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ordainduko dira.

Diru-laguntza horien helburua da EAEko nekazaritzako ustiapenetan sasoikako zerbitzuak ematen dituzten langileentzako ostatuak eraikitzen, egokitzen eta ekipamenduak hobetzen diruz laguntzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan