Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Boilurraren ekoizpena, trasformazioa eta komertzializazioa bultzatzeko 175.680 euroko dirulaguntza onartu da (2012-10-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 09

Erabakia, Trufa de Álava Cooperativa - Arabako Boilurra, Koop. E. -ri diru-laguntza emateko, hain zuen ere Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzi, landu eta merkaturatzeko.

Gobernu Batzordeak erabaki du gaurko bileran 175.680 euroko dirulaguntza ematea La Trufa de Álava Cooperativa - Arabako Boilurra Kooperatibari.
Euskadiko boilurraren ekoizpen, transformazio eta komertzializaziorako aholkularitza teknikoa eman dezan 2012-2015 urteen bitartean.

Gobernu Batzordeak, horrela, bide eman dio kooperatiba horrekin hitzarmena sinatzea, boilurraren eta eratorritako produktuen inguruko landatzea, ikerketa, garapena eta zabalkundea egin ahal izateko.

Dirulaguntzaren 175.680 eurotatik, 43.920€ 2012 aurrekontuetatik ordainduko da eta beste guztia, hau da 131.760 euro, 2013, 2014 eta 2015 urtetako konpromisozko kredituak izango dira.

Boilurraren landatzea eta nekazaritzaren dibertsifikazioa helburu duen Boilurrantzaren 2007-2012 Planak finkatzen duen bidea indartzen du hitzarmen horrek. "La Trufa de Álava Cooperativa - Arabako Boilurra Koop. E" produktu horren komertzializazioan aitzindaria da eta horretan aritzen den elkarte bakarra da Espainian.

Horrela, hitzarmenari esker 2012-2015. urteetara luzatzen ditu nekazaritzaren dibertsifikaziorako helburuak lortzea, ustiategi berriak sortzea, edo laborantza mota horrekin, egun indarrean dauden nekazal errenten osagarri bihurtzea. Era berean, produktuaren kalitatea hobetuko duen teknika berriak erabiltzea eta ikertzea, kooperatibaren jarduera komertziala garatzea eta produktu berriak merkaturatzea ahaleginduko du.

Une honetan, boilurraren eskaintzak ez duela merkatuan dagoen eskaria asetzen ikusten da, baita prezioak bere horretan mantendu bakarrik ez, gora egingo dutela diote; batetik, landatze prozesuetan sortutako boilur ekoizpenak ez dituelako naturan dauden boilur guneen desagertzeak orekatzen; eta bestetik, gourmet produktuen eskaria mundu mailan gero eta handiagoa delako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan