Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Paisaia ikerketarekin eta formazioarekin jarraitzeko UPV/EHU-rekin hitzarmen sinadura onartu da (2012-10-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 09

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematekoa. Helburua: Paisaiaren Europako Itunari dagokionez prestakuntza- eta ikerketa-jarduerak burutzeko.

Gobernu Batzordeak onartu du gaurko bileran Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) lankidetza hitzarmena sinatzea eta Florentzako Hitzarmenarekin edo Paisaiaren Europako Hitzarmenarekin zerikusia duten formazioa eta ikerketarekin jarraitzea.

Gobernu Batzordeak bide eman dio horrela UPV/EHUrekin sinatuko den hitzarmenari, zeinen bitartez, Pilar Unzaluk zuzentzen duen departamentuak 90.000 euro emango dizkion helburu horrekin egingo diren lanetarako. Kopuru osotik, 15.000 euro 2012. urteko aurrekontuetatik ordainduko da eta azken 75.000 euroak 2013. urteko aurrekontuetatik

Joan den ekainean, Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk hitzartu eta sinatu zuten akordioaren arabera, hezkuntza, zabalkunde eta sentsibilizazio lanak egitea zen helburua. Horretarako, Europako formazio eta ikerketa programa aurrera eramateko paisaiaren arkitektura eta planifikazioan masterraren jarri zuen abian.

Izandako emaitza onak direla eta, bide bera indartuko duen hitzarmen berri bat sinatzea erabaki da eta, hori dela eta, Unibertsitateak "Paisaia kudeaketa: Lurraldea, Hiria eta Ondarea" izeneko Master Ofiziala eta "Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DEZOP)" Doktoretza Programa martxan jartzeko tramite guztiak egin beharko ditu

Era berean, RD 99/2011 araudiaren barruan dauden eta Doktoretza Programatan garatzen ari diren Paisaiaren Europako Hitzarmenarekin zerikusia duten doktoretza tesiak lagunduko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan