Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Hitzarmena Jabetza-Erregistratzaileekin etxebizitzen sustapen-zerbitzuak informazio lasterra eta eraginkorra izan dezan (2012-10-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 09

Erabakia, babes ofizialeko etxebizitzen, erregistro estatistikaren eta haiekin lotutako beste gai batzuen gainean beharrezkoa den erregistro informazioari dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Lurralde Dekanotzarenkiko lankidetza-hitzarmenaren sinadura baimentzeko dena.

Gobernu Kontseiluak Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoaren Euskal Herriko Lurralde-Dekanotzaren lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea baimendu du babes ofizialeko etxebizitzei, erregistro-estatistikari eta beste gai batzuei buruz eskatzen den erregistro-informazioa trukatzeko, etxebizitza babestuen sustapen publikorako zerbitzuak funtzionamendu hobea izateko asmoz.

2002an izenpetutako hitzarmenaren eta hitzarmen horren ondorengo urtez urteko luzapenen babesean, arrakasta handiz jardun dute lankidetzan Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak jabetza-erregistroetan dagoen informazioa eduki dezan, egiaztatzeko ea babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) eskatzaileak etxebizitzaren baten titular diren Espainiako lurraldean.

Jabetza- eta Merkataritza-Erregistratzaileen Elkargo Ofizialak sistema berri bat ezarri du, inskribatutako finkak denbora erreal juridikoan lokalizatzea ahalbidetzeko, bai eta publizitate formala interesdunei bide telematikoz eskatzeko eta igortzeko ere. FLOTI bidezko sarbide-sistema berri honek funtsezko eran hobetzen ditu egungo lokalizazio-ohar eta ohar soilen igorpen-sistemaren prestazioak, fitxategi-trukean oinarritzen baita sistema hori.

Horregatik, bai Etxebizitza Sailak bai Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoaren Euskal Herriko Lurralde-Dekanotzak euren lankidetza hobetzea erabaki dute, eta erregistratzaile-elkargotik ezarri den zerbitzu telematikora zabaltzea. Etxebizitza Saila, gainera, lankidetza-esparru berritu honetaz baliatu nahi da egiten diren etxebizitza-salerosketako eragiketei buruzko informaziorako sarbidea ahalbidetzeko. Estatistika-informazio horrek, hain zuzen ere, osatu egingo du sail horrek orain arte prestatu izan dituen estatistika-eragiketen multzoa, eta aukera emango du Euskadiko higiezinen merkatua hobeto ulertzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan