Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Gobernu Kontseiluak 3 milioi euroko aurrekontua onartu du 2012an ZIZNerako (2012-10-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 09

"Zahartzeari buruzko Ikertegi Nazionala-CNIE" fundazio publikoaren 2012. urteko aurrekontua onartzeko dekretua.

Gaur goizeko bileran, Gobernu Kontseiluak 3 milioi euroko aurrekontua onartu du Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalerako (ZIZN). Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Funtsetik lortutako diru horrekin, zentroak ekitaldi honetarako aurreikusita eta adostuta zituen jarduerak garatu ahal izango ditu.ZIZN funts propioez soilik baliatzen da zelulen zahartzearen kausak ikertzeko, baina buru-belarri ari da honako helburu hau lortzeko: Ekonomia eta Lehiakortasun ministerioari proiektu garrantzitsu honetarako hasiera batean aurreikusitako Feder Funtsak barne hartzea ahalbidetuko liokeen akordioa lortzea.

Aurrekontu-sail honi esker, ZIZNk 2,5 milioi euroko inbertsioak egin ahal izango ditu 2012. urtea bukatzeko geratzen diren hilabeteetan, zentroa martxan jarri zeneko jardueren memorian aurreikusitako inbertsioen % 28,4, alegia. Horrela, eskuratutako funtsak ZIZNren egoitza barne hartuko duen eraikina (6,4 milioi euro, lehen faserako) eraikitzeko eta hornitzeko izapideak hasteko bideratu ahal izango dira, eta baita ikerketak egiteko beharrezkoak diren ekipamendu zientifiko eta informatikoak erosteko ere (2,5 milioi euro).

Gainerako milioi erdia funtzionamenduarekin lotutako gastuetara bideratuko da, eta horri esker, abian jarriko dira ZIZN martxan jartzeko oinarrizko prozesu estrategikoak. Zentroaren zuzendari nagusia Bilatzeko Batzordea eratu da, Albert Einstein Institute on Ageing institutuko zientzialari eta zuzendarikide Ana María Cuervo batzorde horretako presidente izango delarik. Bestetik, 2012ko azken hiruhileko honetan, ZIZNren ikerketa-jarduerak abian jarriko dira. Hasteko, mundu mailan bakarra den giza lagin biologikoen base bat sortzeko prozesuari ekingo zaio, eta tokiko taldeekin eta ikerketako nazioarteko bikaintasun zentroekin zahartzeari buruzko lehendabiziko ikerketa-proiektuak abiatuko dira.

ZIZN Fundazioaren Patronatuak ─pasa den urriaren 25ean Donostian egindako bileran eratua─ Gobernu Kontseiluak irailaren 25ean onartutako jarduera-plana gauzatzen hastea erabaki zuen, betiere bi irizpide hauei jarraiki: egungo Gobernuak emandako baliabideak besterik ez erabiltzea, eta zentroa behar duen ahalmen estrategiko osoarekin eratu ahal izateko beharrezkoak diren laguntzak kolokan jar ditzakeen erabakirik ez hartzea. Horregatik, hain juxtu, Patronatuak ZIZNren Donostiako behin betiko egoitza izango denaren lizitazioa atzeratzea adostu zuen, asmo handiko proiektu garrantzitsu hau behar bezala garatzeko elkarrizketarako denbora eta adostasun-maila handia behar delako. Bien bitartean, zentroa normaltasun osoz jardungo da Donostiako Miramongo Parke Teknologikoko behin behineko egoitzan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan