Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Ehurekin hitzarmena izenpetuko da karrera judizialean sartzeko hautaketa-prozesua prestatzeko Masterra abiatzeko (2012-10-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 09

Akordioa, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena ematen duena. Hitzarmen horren bidez, "Karrera judizialean, fiskalean eta idazkari judizialen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesua prestatzeko masterra" izeneko titulu propioa eskaini ahal izateko azterlanak egingo lirateke, 2012, 2013 eta 2014an.

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko, Praktika Judizialeko Eskolan sartu ahal izateko prestakuntza unibertsitateko titulu propioa duten ikasketetan sar dadin eta horrela euskal unibertsitate publikoan epaile, fiskal eta idazkarien karrera sustatzeko.

Aldi berean, ikasle horiei aipatutako sarrera froga gainditzen ez badute titulu propio bat eskaintzen zaie gradu-ondoko ikasketak akreditatu ahal izateko.

Hitzarmenak 457.000 €ko finantzazioa ekarriko du 2012, 2013 eta 2014ko irakaskuntza-eskaintza abiatu eta garatzeko (alegia, titulu horren lehen promoziorako). Finantzazio hori hiru urtetan gauzatuko da.

- 157.000 € 2012an; horietatik 132.000 € beketarako dira, eta 25.000 €, abiatze eta administrazio gastuetarako.

(132.000 € = 20 x 6.600 €)

- 150.000 € 2013an; horietatik 135.000 € beketarako dira, eta 15.000 €, administrazio gastuetarako.

- 150.000 € 2014an; horietatik 135.000 € beketarako dira, eta 15.000 €, administrazio gastuetarako.

Hitzarmenean jasotakoaren arabera, gehienez ere 20 ikasle izango dira (EHUren eskaintzan gutxienez 10 eta gehienez 25) eta unibertsitateak urtero otsailaren 28a baino lehen zuritu beharko ditu aurreko urteko gastuak gastu horiei dagozkien ziurtagiriak eta kontabilitate-agiriak aurkeztuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan