Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak bileraren deialdia egin die UGT eta CCOO sindikatuei euskal industriaren egoera aztertzeko

2012.eko urriak 09

Eusko Jaurlaritzak CCOO eta UGT sindikatuei bilera deialdia egin die gaur, euskal industriaren egoerari buruz hitz egiteko. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak bilera egiteko urriaren 15, astelehena, edo 16a, asteartea, egunak proposatu ditu, Turkiara egindako erakunde- eta enpresa-bidaia amaitu eta gero, hain zuzen ere. Turkiara joandako ordezkaritzan, Bernabé Unda sailburua buru, saileko hainbat goi karguk eta 70 euskal enpresa baino gehiagok parte hartu dute.

CCOO eta UGT sindikatuek azken egunotan egindako eskaerari erantzunez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saila prest agertu da euskal industriaren egoerari buruz hitz egiteko eta eztabaidatzeko, are gehiago, Europako herrialde askok, eta noski, Espainiak eta Euskadik bizi duten krisi eta atzeraldi garaian. 

Topaketan, saileko arduradunek azken hiru urte eta erdian garatutako industria politika eta RESISTE, COMPITE eta LIDERA estrategia berriak azalduko ditu. RESISTE estrategiari esker, 47.750 langile baino gehiagok enplegua ez galtzea saihestu da, zehazki, bankuko pasiboak berregituratzeko sailaren diru-laguntzak, guztira 4.916 milioi euro, jaso dituzten 893 konpainietako langileak. 

COMPITE estrategiaren bidez,  berrikuntza teknologikoa bultzatu da, eta adibidez, 670 milioi euro baino gehiago eman dira Etorgai, Etortek, Gaitek, Emaitek, Saiotek edo Ikertu programak sustatzeko. Bestetik, Europar Batasuneko 15 herrialde aurreratuenek B+Gn egiten duten gastuaren batez bestekora iritsi da Euskadi,  BPGaren % 2,08 xede horretara bideratuz. Gogoratu 2008. urtean, portzentajea % 1,64 zela. 

Azkenik, ezarritako azken neurriarekin, Gobernuak enpresen finantzaketari irtenbidea bilatu nahi izan dio. Horrela, azken hiru urteotan burututako 91 eragiketara bideratutako 11,2 milioiez gain, 180.000 euskal ETE baino gehiagori zuzendutako aparteko programa bat abian jarri da udan. Programa horrek 2.276 milioi euroko finantzaketa aktibatzeko gaitasuna du, eta horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak 1.000 milioi baino gehiago eman ditu abaletan.

 

2012ko urriaren 9a.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan