Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Berrikuntza Soziosanitarioari buruzko I. Etorbizi topaketaren 3. eta azken jardunaldia

2012.eko urriak 10

Astelehenean hasi eta gaur arte Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu den biltzarraren helburua izan da ezgaitasunaren, kronikotasunaren, menpekotasunaren eta zahartzearen arretarako berrikuntza soziosanitarioan interesa duten edo esku hartzen duten eragileak biltzea, ezagutza eraiki eta gure jardun eremuan sare bat sortzeko balioko duen topaketa batean.

Hasteko, Etorbiziko proiektu-arduradun Gerardo Zamorak biltzarraren lehenengo bi jardunaldietan egindakoa laburtu du.

Ondoren, Kai Leichsenringek “Koordinazio soziosanitariorako alternatibak eta tresnak” azaldu ditu, eta Emilio Herrerak “Koordinazio eta berrikuntza soziosanitariorako aukerak eta erronka estrategikoak”.

Atsedenaldia eta gero, gogoetarako mahai-ingurua egin da, topaketan aurkeztutako esperientziak eta izandako elkarrizketak oinarri hartuta, eta honako hauek hartu dute parte: Fernando Fantova, Kai Leichsenring, Demetrio Casado, Mayte Sancho, Emilio Herrera, Roberto Nuño eta Rafael Pinilla.

Fernando Fantovak berak eman dio amaiera ekitaldiari, eta bukatzeko, ohiko argazkia egin da parte-hartzaile guztiekin.

Iruzkin bat
  • @echarunremiendu
    2012.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    @Designit_ES Esto pasó en Bilbao esta semana, por si sirve: http://t.co/kzGkM8b1 Congreso de Innovación Socio-sanitaria

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gerardo Zamora (Etorbizi), Joseba Zalakain, Kai Leichsenring, Esteban De Manuel, Emilio Herrera, Fernando Fantova, Demetrio Casado, Mayte Sancho, Emilio Herrera, Roberto Nuño, Rafael Pinilla,