Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bernabé Unda Turkiako Ekonomia ministrordearekin bildu da

2012.eko urriak 09

Gaur goizean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Unda Mustafá Sever Turkiako Ekonomia ministrordearekin bildu da, Ekonomia ministerioaren egoitzan (Ankara).

Sailburuaren hitzetan, topaketa baliagarria izan da “bi herrialdeen gaitasunak ezagutzeko eta harremanak ezartzeko”. Undak Turkiaren garrantzi ekonomikoa azpimarratu du, izan ere, “azken hamar urteotan hazkunde ekonomiko positiboa izan du, eta zentzu horretan, lehentasun osoa du Euskadirentzat”.

Turkiako Ekonomia ministerioa atzerriko herrialdeen inbertsioak erakartzeko pizgarriak abian jarriko ditu, inbertsio horiek lurralde otomandarreko eskualde eta sektore ezberdinetan egin daitezen.

Mustafá Server ministrordeak euskal enpresei “Turkian inbertitzeko” gonbitea egin die, eta adierazi die Turkiaren eta Euskadiren arteko harremanak “areagotu” egingo direla industriaren eta ekonomiaren arloko hartu-emanak sendotzeko xedez euskal ordezkaritzak bertara egindako bisita instituzionalaren ondoren.

Ekonomia ministrordearekin bildu ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua buru izan duen talde batek Ankarako tren-geltokia bisitatu du, non CAFek 250 kilometro orduko abiadura hartzeko gai diren 12 unitate dituen. “Euskadin egiteko gai garenaren adibide aparta” adierazi du Bernabé Unda sailburuak.

Jarraian, Turkiara joandako euskal ordezkaritzak lore-eskaintza egin du Atatürk-eko Mausoleoan, Turkiako Errepublikaren konstituzioarekiko adeitasuna adierazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro Gómez Damborenea, Xabier Garmendia, Ainhoa Alday