Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Euskadik eta Turkiak akordio bat egin dute ekonomia eta industria arloko bi aldeko inbertsioak sustatzeko

2012-10-08

Euskadiko eta Turkiako agintariek ekonomia‑ eta industria‑garapenean bi noranzkoko lankidetza sustatzeko akordio bat egin dute gaur. Elkar ulertzeko memoranduma (MOU, ingelesezko sigletan) Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Undak, SPRI sozietate publikoaren presidentea den aldetik, eta Turkiako lehen ministroaren mende dagoen ISPAT Inbertsio eta Sustapenerako Laguntza Agentziaren presidenteorde Arda Ermut‑ek hitzartu dute. Testua ISPATen presidenteak sinatuko du Euskadin datozen asteetan.

Akordioak Turkiako eta Euskadiko enpresetarako aurreikusitako zuzeneko inbertsioei buruzko informazio‑trukea hartzen du barnean. Informazio‑truke hori enpresa pribatuek beren eremuetan dituzten jardueren inguruan bi aldeek dituzten informazio‑baliabideen bitartez egingo da

ISPAT inbertitzaileei Turkian sartu aurretik, bitartean eta ondoren laguntza ematen dien agentzia da.  Hemeretzi herrialderekin dihardu eta inbertitzaileei zerbitzu sorta zabala eskaintzen die, leihatila bakarreko ikuspegian oinarrituta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)