Berriak
Eu

Julián Celayak kanpoko euskal agerpena aztertu du nazioarteko negozio master batean

2012.eko urriak 08

Kanpora egindako bidaietan, Patxi López lehendakariak Euskadiren interes ekonomikoak babestu nahi ditu, etorkizunari begira hil edo bizikoak diren tokietan. Julián Celaya Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren zuzendariak eta Andoni Martín teknikariak azaldu dute nola handitu den euskal agerpena mundu globalizatuko nazioartekotze prozesu horren testuinguruan. Halaber, azpimarratu dute nazioarteko hedatze horren esparru berezi bat dela kanpoko euskal herritarren eta euskal gizataldeena, eta horixe da, hain zuzen, euren lan eremua. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak gonbidaturik Julián Celayak eta Andoni Martinek Global Business-Nazioarteko Negozioak Masterraren amaierako hitzaldia eman dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Julian Celaya Loyola
    Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Andoni Martín