Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industria sailburuak lan-mahai batean parte hartu du euskal ekonomia krsialdiaren inguruan

2010.eko otsailak 23

Bernabe Undak, Errusia, Brasil, India edota Txinako "merkatuetara zabaltzeko aukera" bezala ikusten du krisialdia

Nola dago prestatuta Euskal Ekonomia krisialditik irteteko? izeneko jardunaldian parte hartu du sailburuak. Bertan, berrikuntzaen garrantzia azpimarratu du enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak "aukera" bat bezala jo du krisialdia. Egoera larri horretan "erori" ez diren herrialdetan "finkatu behar ditugu euskal enpresen esfortzuak" krisialditik irteteko.

Sailburuak Nola dago prestatuta Euskal Ekonomia krisialditik irteteko? Izeneko jardunaldian parte hartu du Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, egungo egoera ekonomikoa aztertu da. 

Industria sailburuak krisiak euskal ekonomian izandako eragina aztertzeko mahainguru batean parte hartu du

Bernabé Undaren ustez, egungo krisialdia Errusia, Brasil, India, Txina eta "nazioarteko beste merkatu batzuetara jotzeko aukera bat" da.

Sailburuak "Nola dago prestatua euskal ekonomia krisialditik irteteko?" lelopean egin den topaketan parte hartu du. Enpresen lehiakortasuna hobetzeko berrikuntzaren premia nabarmendu du bertan Undak.

Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak gaur egungo krisialdia "aukera bat" dela esan du. Sailburuaren esanetan, krisiak harrapatu ez dituen herrialdeak (Errusia, Brasil, India eta Txina, besteak beste) "euskal enpresentzat eredu izan behar dira" gaur egungo egoera ekonomikotik ateratzeko.

Sailburuak Euskaldun jauregian (Bilbo) Xuperak eta Business Schoolek antolatuta eta "Nola dago prestatua euskal ekonomia krisialditik irteteko?" izenburupean egin den mahainguruan parte hartu du. Adegiren presidentea, Eduardo Zubiaurre; Euskaltelen kontseilari-zuzendari nagusia, Alberto Garcia Erauskin; eta Innobasqueko presidentea, Guillermo Ulacia, izan dira horrekin, eta Euskadin krisi ekonomikoarekin lotutako bost alde nagusi izan dituzte mintzagai.

Topaketan aztertu duten lehenbiziko gaia gaur egungo egoera izan da. Sailburuak azaldu duenez, adierazleen arabera, datozen sei hilabeteotan ekonomiak "gora egingo du apur bat". Egoera ekonomiko txar honetatik irteteko aukeren aurrean baikor agertu da Unda. "Krisialdi bakoitzaren ostean, ekonomia guztiek onera egiten dute", adierazi du.

Mahainguruan aztertu duten bigarren gaia egungo testuinguru ekonomiko eta sozialak utzi dizkigun irakatsiak izan dira. Industria sailburuak nabarmendu duenez, egungoa bezalako krisialdiak "aukera" izan daitezke "krisialdian murgildu ez diren herrialdeei ere begiratzeko". Brasil, Txina, India eta Errusia nabarmendu ditu Undak horien artean, sailburuaren aburuz, euskal enpresentzat "eredu" baitira.

Berrikuntza izan da enpresari ugari bildu dituen topaketan aztertu duten beste gai bat.. hitzetan, berrikuntza "bultzatu egin behar da", baina ez bakarrik produktuari begiratuta, "enpresa bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta" baizik, eta berrikuntza instituzio administrazioek landu beharreko "betebeharra" dela gaineratu du.

Bertan eztabaidatu duten laugarren gaia euskal merkatuak estatuko eta nazioartekoekin duen harremana izan da. Horren inguruan, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko buruak esandakoaren arabera, "merkatu berriak bilatu behar dira nazioartean". Horren harian, "Espainia krisialditik irteten ez den bitartean Euskadik ezingo ditu enpleguak sortu", aurreratu du, eta egoera ekonomiko txarra atzean uzten ari diren merkatuetara jotzea garrantzitsua dela azpimarratu du. Alemania jarri du horren adibide.

Azkenik, politikaren eta krisiaren eta lan-erreformaren arteko harremana aztertu dute topaketari amaiera eman aurretik. Krisiak eragindako arazoak konpontzeko, "guztion arteko adostasuna" lortzearen alde egin du Undak. "Aldaketarako eta adostasunerako garaia da Euskadin, politikaren eta ekonomiaren alorrean; gakoa arduraz jokatzea da", gaineratu du.


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabe Unda sailburua