Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

15 euskal enpresa Turkiako Makina Erramintaren azokan izan dira

2012.eko urriak 07

Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, buru duen ordezkaritza batek Turkia bisitatu du, zehazki, Makin Erramintaren azokan izan da (Istanbul). Garatze-bidean dagoen merkatu nagusietako batean euskal enpresen interesak sendotzea da bidaiaren xedea; izatez, Europa ekialdeko bigarren ekonomia bihurtu da Turkia.

Azokan, espainiako 20 enpresa daude eta horietatik 15, Euskaditik etorritakoak dira: Ona, Izar, Zayer, Soraluce, Fagor Automation, Correa Anayak edo CMA besteak beste.
Merkataritza-harremanak sendotzearen ildoan, Turkia lehentasuna duen herrialde bat da Euskadiren interesetarako. Europa ekialdeko bigarren ekonomia garrantzitsuena da. Gainera, euskal esportazioen 11. postuan dago, eta laugarrena da Europar Batasunaz kanpoko esportazioetan, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil eta Txina ondoren. Bestalde, Espainiatik Turkiara egiten diren esportazioen % 9 inguru euskal esportazioak dira.

Turkiarako esportazioak azken bost urteetan batez beste % 12 hazi dira, eta, Turkiako ekonomiaren bilakaera bikainarekin lotzen den dinamismoa kontuan izanik, Euskadiko esportazioek hazten jarraitu beharko lukete. Horrez gain, Espainiaren eta Turkiaren arteko Aduana Batasunaren Akordioak erraztu egiten du 1996tik aurrera esportazioen fluxua.

Euskadiko 14 enpresa dago finkatuta otomaniar herrialdean, horietako sei merkataritza-ezarpenak dira eta zortzi ezarpen produktiboak dira. Datorren asteko misioa baliagarria izango zaie Turkiara joaten diren enpresetako batzuei haien sektorearentzat herrialde hartan dauden etorkizuneko aukerak neurtzeko.
Turkian honako sektore hauetako enpresek dute aukerarik handiena: energia berriztagarrien eta ingurumenaren arloko ekipamendua, trenbide-materiala, aholkularitza- eta ingeniaritza-zerbitzuak, telekomunikazioak eta teknologia, elikagaien industriarako makineria, makina-erreminta, ehungintzako makineria, etxerako ehungintza, hotel-ekipamendua, nekazaritza-sektorea, hiri-ekipamendua, industria-azpikontratazioa, tresna elektronikoak eta industria-elektronika.

3 iruzkin
  • @AFMmachinetools
    2012.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    Feria #MAKTEK @maktekavrasya 7-12/10/2012 #Turquía Ona, Izar, Zayer, @Soraluce, @FagorAutomation, Correa Anayak y... http://t.co/M9Kr972h

  • @AFMmachinetools
    2012.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    15 empresas vascas en Feria #MAKTEK @maktekavrasya 7-12/10/2012 de #Máquina #Herramienta #Turquía... http://t.co/iDBRGzx0

  • @AFMmachinetools
    2012.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    15 empresas vascas en Feria #MAKTEK @maktekavrasya 7-12/10/2012 de #Máquina #Herramienta #Turquía http://t.co/8rlKdpYA (via @Irekia_News)

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)