Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Estatu Amerikarren Erakundeak elkarrekin egingo dute lan lehiakortasunarekin eta gobernu onarekin lotutako gaietan

2012.eko urriak 06

Eusko Jaurlaritzak, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ordezkaritzapean, eta Estatu Amerikarren Erakundearen Idazkaritza nagusiak, José Miguel Insulza idazkariarekin, gaur lankidetza-akordio bat sinatu dute lehiakortasunarekin, erakundeak indartzearekin, gardentasunarekin eta gobernu elektronikoarekin lotutako gaien arloan.

Washingtonen sinatu den hitzarmen hau aurrerapauso bat da Estatu Amerikarren Erakundearen eta Eusko Jaurlaritzaren artean lehendakariak iaz AEBak bisitatu zituenetik hasi zen harremanean.

José Miguel Insulzak Latinoamerikak gaur sinatu denaren moduko akordioekin lehiakortasuna hobetzeko lor litzakeen onurak azpimarratu ditu; izan ere, Munduko Foro Ekonomikoaren azken txostenaren arabera, “eskualdeak oraindik lan asko du egiteke arlo honetan, eta, horren harira, zuek osatu duzuen gizarte moderno eta aurreratuarengandik ikasi ahal izatea espero dugu”, erantsi du Euskadiri erreferentzia eginez.

Bestalde, Guillermo Echeniquek aipatu du Euskadiren ordezkaritza baten Ameriketako Lehiakortasunaren Foroan parte hartuko duela hil honetan Cali hirian (Kolonbia).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)