Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

7.000 pertsona Intxaurrondoko eta Herrerako geltokien lehen egunean

2012.eko urriak 05

Gaur eta bihar bi geltoki horietan joan-etorriko doako 12.000 txartel banatuko dira, Metro Donostialdean erabiltzeko asteburuan.


Intxaurrondoko eta Herrerako geltokien irekierak, eta tren gehieneko orduetan 7,5 minutuz behingo maiztasunak dituen ordutegia martxan jartzeak, Metro Donostialdeak eskaintzen dituen instalazioak eta hobekuntzak zuzenean ezagutu nahi izan zituzten pertsona asko hurbildu ziren.

Egun osoan, goizaldeko 5:45ean eskaini zen lehen zerbitzutik gauerdira arte, beste lanegunetan zerbitzua erabili ohi dutenak baino 7.000 pertsona gehiago zenbatu ziren, 19.000 pertsonatik 26.000ra pasatuz. Horietatik, 2.000k ohiko txartelak edo abonuak erabili zituzten, eta beste 5.000k, Intxaurrondoko eta Herrerako geltokietan banatu ziren doako txartelak erabili zituzten.

Azpimarragarriak dira Herrerako geltokiaren datuak, atzoko egunez 2.550 pertsona erregistratu baitzituen, hau da, gehien erabiltzen diren geltokien zerrendan bigarren tokian jarri zen, Donostia/Amararen atzetik bakarrik eta, Irun/Colonen aurretik lehen aldiz. Arratsaldez ere 2.400eraino igo zen Intxaurrondoko erabiltzaile kopurua.

Gaur, ostirala, 12ak arte, 2.000 pertsona zenbatu dira bi geltokietan.

Sortutako interesa kontuan izanik, eta hiritarrei Metro Donostialdearen abantailak ezagutzeko gonbidapena egiteko xedez, Intxaurrondoko eta Herrerako geltokietan doako txartelak banatzeko prozesua luzatu egingo da. Horrela, gaur eta bihar goizean ere jaso ahal izango dira, eta beraiekin asteburu osoan bidaiatu ahal izango da.

Txartelen banaketarekin batera, larunbatean eta igandean, Herrera-Donostia/Amara zatian trenen maiztasuna bikoizten duen zerbitzu berezia eskaintzea ere erabaki da. Eguneko ordu gehienetan, trenek 15 minutuz behin zirkulatuko dute bi noranzkoetan, ohikoa den ordu erdiko maiztasunaz zirkulatu beharrean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan