Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskadiko abeltzaintza sektorea laguntzea helburu duen “minimis” laguntza lerro deialdia egitea proposatu du Eusko Jaurlaritzak

2012.eko urriak 05

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza lerroa jartzea proposatu die Euskal Autonomi Erkidegoko Aldundiei Euskadiko abeltzaintza-ustiategiei input-en kostuak direla eta sektoreak bizi duen krisi egoera gainditzen laguntzeko.

Pilar Unzaluk zuzentzen duen saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Foru Aldundietako Abeltzaintza zuzendariak datorren asteartean, urriak 9, bilera batera deitu ditu euskal abeltzaintza sektoreak bizi duen egoera larria aztertzeko eta iritziak elkartrukatzeko eta irtenbideak bilatu ahal izateko.

Zehatz-mehatz, Eusko Jaurlaritzak minimis laguntzak proposatu nahi ditu zeinekin abeltzaintza ustiategiak gaur egun, eta azken hilabetetan are gehiago, duten karga ekonomikoa gutxitu ahal izateko. Gasoilaren, pentsuen, elektrizitatearen, abonuen eta fitosanitarioen prezio igoerak egoera guztiz okertu du

Dirulaguntza horiek, Europar batasuneko minimis erregimenera lotuko lirateke –Euskadiko gobernuak eta hiru aldundiek  % 50 jarri beharko lukete, eta ustiategi bakoitzak, 3 urtetan, 7.500 euro gehienez jaso ahal izango lituzke.

2009ko urrian, Eusko Jaurlaritzako 800.000 euroko minimis dirulaguntza lerro deialdi bat onartu zuen eta, horri esker, onuradun bakoitzak 3.750 euro jaso ahal izan zituen, horrela Europar Batasunak legezko jotzen zuen gehienezko laguntza, zegokion foru aldundiak ordaindu zezan.

Datorren astearteko bileran, dirulaguntza horiek bideratu ahal izateko Euskadiko administrazio publiko guztien bateratzea edo adostasuna aztertuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)