Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Urriaren 5ean, 6an eta 7an Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du Zumarragan

2012.eko urriak 04

Aldaketa Zumaian larunbatean, urriaren 6an, “Zumaiako XVI. Zakila Biraren” ospakizuna dela eta


Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak bere autobusen ibilbidea aldatuko du Zumarragatik igarotzean urriaren 5ean, 6an eta 7an, egun osoz ez bada ere, Etxeberri auzoko jaiak direla eta.

Auzo horretarako sarbidea trafikorako itxita egongo da zenbait orduz aipatutako egun horietako bakoitzean. Horrela, Zumaiarantz doazen autobusak ezin izango dira Etxebarri auzotik igaro honako ordu hauetan:

•    Ostiralean, urriaren 5ean: arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
•    Larunbatean, urriaren 6an: goizeko 10:30etatik aurrera.
•    Igandean, urriaren 7an: eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Aipatutako orduetatik aurrera Zumarraga-Etxeberri geralekua zerbitzurik gabe geratuko da, eta autobusek GI-631 errepidetik zirkulatuko dute.

Aurkako noranzkoan, Ospitalerantz, autobusek ohiko ibilbidea eta geralekuak izango dituzte. 


ALDAKETA ZUMAIAN LARUNBATEAN, URRIAREN 6AN

“Zumaiako XVI. Zakila Bira” izenekoaren ospakizuna dela eta, datorren larunbatean, urriaren 6an, arratsaldeko 17:00etan Zumaiatik Donostiarantz abiatzen den autobus zerbitzuaren ibilbidea Patxita Etxezarreta kalean hasiko da (normalean autobus horiek Txomin Agirre kaletik abiatzen dira).


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefono zenbakia erabili dezakete. Ohiko autobus geralekuetan eta konpainiaren web gunean ere jaso dezakete informazioa: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan