Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Euskadiko Geodibertsitateari buruzko II Jardunaldiak izango dira Bilbon urriaren 29tik 31ra

2012.eko urriak 04

Urriaren 29tik 31ra Euskadiko Geodibertsitateari buruzko II Jardunaldiak izango dira Bilbon, EHU/UPVren Bizkaia Aretoan. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak; Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek; Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialak antolatzen dituzte jardunaldiak.

Bigarren jardunaldi hauetan honakoak dira helburuak: Euskadin geodibertsitatean interesa duten aktoreak identifikatzea (natur ingurunearen, lurralde plangintzaren, landa-garapenaren, turismoaren, kulturaren, industriaren eta abarraren esparruetako administrazio publikoak, zientzialariak, irakasleak, enpresak eta boluntarioak); aipaturiko aktoreen lankidetza-foroak ezartzea; eta geodibertsitatearen esparruan diharduten EAEko erakunde publiko zein pribatuek orain arte egindako lanak ezagutzera eman.

Jardunaldiak honako jendeari zuzenduak dira:

  • Natur ingurunean, lurralde-plangintzan, landa-garapenean, turismoan, industrian eta kulturan eskumena duten erkidego- zein toki-mailako administrazio eta erakunde publikoak.
  • Lur-zientzietako zientzialariak.
  • Arautu zein arautu gabeko maila guztietako irakasleria.
  • Natur ingurunearen museoak eta interpretazio-zentroak.
  • Lur-zientzietan interesa duten erakunde pribatuak.
  • Ingurumen-kudeaketako aholkularitzak eta enpresak.
  • Landa-garapeneko eta turismoko agentziak.
  • Lur-zientzietan interesa duen pertsona oro.

Inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute Ingurumen sailburuordea, Arantza Leturiondo; foru aldundietako ingurumen diputatuak, Iosu Madariaga (BFA), Jon Peli Uriguen (GFA) eta Marta Ruiz (AFA); eta EHU/UPVko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Carmelo Garitaonaindia.

Jardunaldietako lehenengo egunak, 29a eta 30a, bi konferentzia markorekin zabalduko dira, Ángel García Cortések (IGMEko Geologia- eta Meatze-ondarearen Ikerketa Saileko burua) eta Xabier Orue-Etxebarriak (EHU/UPVko paleontologia katedraduna) emanak. Ondoren, geodibertsitatearekin lotuta dauden jardueretan diharduten EAEko administrazio, erakunde eta elkarteek 20 ponentzia aurkeztuko dituzte guztira, bi egunetan. Halaber, adituek gidatutako landa-irteerak aurreikusten dira. Lehenengoa, 29an izango da: Bilbon zeharreko ibilbide geomonumentala; eta bigarrenean, 31n, bertaratuek hiru aukera izango dute: Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea ala Añanako Gatzaga.

Jardunaldietan izen ematea Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialaren bidez egin ahal izango da urriaren 19ra arte. Kuota orokorra 50 €-koa izango da, ikasleentzat eta langabetuentzat 20 €-koa. Beste aldetik, EHU/UPVko Zientzia eta Teknologia Fakultateak aukera askeko kreditu batez baliozkotuko dizkie ikasleei jardunaldietara joan izana.

Izen ematea hemen

Informazio gehiago hemen

2 iruzkin
  • @miguelcastillo4
    2012.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @cgeologos: RT @cgeologos: Bilbao acoge las II Jornadas sobre Geodiversidad del País Vasco del 29 al 31 de octubre http://t.co/CcaYGE9A #ICOG

  • @cgeologos
    2012.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Bilbao acoge las II Jornadas sobre Geodiversidad del País Vasco del 29 al 31 de octubre http://t.co/CcaYGE9A #ICOG

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)