Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko aurrekontuak, irekita

2012.eko urriak 03

Irekiak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak web formatuan argitaratu ditu, datuak osorik, modu interaktiboan eta oso modu bisualean eskaintzeko. “Beirazko poltsikoen” politikari jarraiki, aurrekontuen eta gastuaren informazioa ematen duen administrazio publiko baten lehenbiziko web orria da Espainian.

Aurrekontuak (http://aurrekontuak.irekia.euskadi.net) lau atalez osatuta daude, eta erabiltzaileak informazioa labur ikus dezake, edo, nahiago badu, xehetasun guztiekin; eta, azkenik, tresnarekin lan egin dezake, adibidez, bere zergetatik zenbat bideratzen den sail jakin batera kontsulta dezake.

Lehenengo atala Ikuspegi orokorra da, eta, bertan, erabiltzaileak Open Data Euskaditik ateratako datu-base historiko baten bidez ikus dezake zenbatekoa izan den urte bakoitzeko diru-bilketa (2003a eta 2012a artean), zenbat bideratu den Eusko Jaurlaritzara, administrazioak zein diru-iturri dituen eta, azkenik, nora joan den dirua. Informazioan aurrekontuan jasotakoa (aurreikuspenak) eta azkenean gauzatutakoa (diruarekin zer gertatu den azkenean) bereiz daitezke.

Gero, erabiltzailea Politikak atalera sar daiteke, eta, bertan, diru-sarreren eta gastuen xehetasunera sar daiteke. Adibidez: Osasuneko aurrekontuaren kopuru orokorraz gain, eremu horri dagokion partida bakoitza eskuragarri dagoenez, Osasun Publikoari dagokion partida bakoitza zein den ikus dezakegu eta dirua nola gastatzen den jakin dezakegu.

Era berean, erabiltzaile bakoitzak Zure ekarpena idatz-zatian kontsulta dezake, bere urteko diru-sarreren arabera, nora doan ordaintzen dituen zergen euro bakoitza. Azken atala Zer esan nahi du...? da, eta, bertan, aurrekontuekin lotutako hiztegi bat jaso da.

5 iruzkin
  • @davidrjordan
    2012.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: RT @Nagodelos: Los primero presupuestos Open: Euskadi, en abierto http://t.co/3pJK3wqz https://t.co/epNgOvnS @irekia #ogov #opendata

  • @lamiquiz
    2012.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: RT @Nagodelos: Los primero presupuestos Open: Euskadi, en abierto http://t.co/3pJK3wqz https://t.co/epNgOvnS @irekia #ogov #opendata

  • @NatxoRodriguez
    2012.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Los presupuestos de Euskadi, en abierto. http://t.co/WB3tvIp5

  • @alexbondie
    2012.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    Presupuestos Euskadi, en abierto http://t.co/pHVpVhRW https://t.co/ekxizFIp Ante insidias de @iurkullu @abasagoiti lo mejor #Transparencia

  • @hectorsm
    2012.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: RT @Nagodelos: Los primero presupuestos Open: Euskadi, en abierto http://t.co/3pJK3wqz https://t.co/epNgOvnS @irekia #ogov #opendata

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko