Berriak Herrizaingoa
Eu

Gaurtik, irudi korporatibo bateratua izateko gomendioei buruzko araua dute Euskadiko Udaltzaingoek

2012.eko urriak 03

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren aginduan zaintzaileak eta mugikortasun agenteak ere aipatu dira

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur, 2012ko urriaren 3an, plazaratu du Euskadiko Udaltzaingoen Uniformeen eta Kanpoko Ikur Bereizgarrien Agindua, udaltzaingo kidegoen, udal zaintzaileen eta mugikortasun agenteen irudi korporatibo bateratua bultzatzeko.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren aginduak uniformeei buruzko zenbait gomendio eta irizpide jaso ditu, hain zuzen ere sailaren eta EUDELen (Euskadiko Udalen Elkartea) artean, hainbat lantaldetan, adostutakoak.

Erakundearen irudia modernizatu nahi da, eta, bidenabar, aldeak nabarmentzea beste erakundeetako langileekin erkatzerakoan, tartean segurtasuneko beste kidegoekin, segurtasun pribatuko agenteekin eta erakunde publiko eta enpresa pribatuetako bestelako langileekin.

"Xedea erabat beteko da baldin eta agenteen uniforme motari edo Euskadiko udalerrietatik dabiltzan ibilgailu motei buruzko erabakiak hartu behar dituztenentzat erreferentea, orientabidea edo lagungarria bada" azaldu du Udaltzaingoak Koordinatzeko eta Segurtasun Pribatuko zuzendari Javier Sánchezek.

EUDEL eta Herrizaingo Sailaren arteko hitzarmenean aurrez ikusitako ekipamendurako lantaldeak adostu du agindua, eta 2012ko uztailaren 6an aurkeztu eta aho batez onartu zen Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordean.

Uniformeei buruzko akordioetan zenbait arropetan irudi bateratua izatea aurrez ikusi da, esaterako poloak, jantzi polarrak, eurirako zirak, txaleko distiratzaileak, prakak, txanoak eta txapelak, gerrikoak, edota oinetakoak eta botak. Beste atal batean bereizgarrien diseinua eta kokalekua landu da, besteak beste, udal bakoitzaren ezkutua, ikurrina, eguzki lorea (udaltzainen bereizgarria), edota erreferentziazko edo identifikatzeko zenbakiak.

Arropetan Polizia ageriko da aurrealdean, bular parean, eskuinean; atzealdean, erdian, Udaltzaingoa jarriko du. Polizia jarri ordez, beste zerbait jar daiteke udalak hala irizten badio.

Udal zaintzaileek eta mugikortasun agenteek haien janzkerari buruzko atal bat dute. Udal zaintzaileak eta udaltzainak bereizteko, zaintzaileen arropetan vigilante municipal jarriko du bularraren eskuineko aldean, eta bizkarraren erdialdean, ostera, Udal-jagole.

Itundutako testuan, halaber, kategoria desberdinei dagozkien dibisak ere deskribatu dira. Azkenik, polizia ibilgailuen kanpoko diseinua zehaztu da, baita ezkutuak eta legendak ere.

Udal zaintzaileek eta mugikortasun agenteek haien janzkerari buruzko atal bat dute. Udal zaintzaileak eta udaltzainak bereizteko, zaintzaileen arropetan vigilante municipal jarriko du bularraren eskuineko aldean, eta bizkarraren erdialdean, ostera, Udal-jagole.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko