Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren igandean Athletic Club - C.A. Osasuna taldeen norgehiagoka dela eta

2012.eko urriak 03

Datorren igandean, urriak 7, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 18:00etan hasita Athletic-en eta C.A. Osasuna taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek  15 minutuz behin eskaini ohi duen zerbitzuaz gain, beste zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko dizkie erabiltzaileei, Atxuritik La Casillara 16:10, 16:20, 16:40, 16:50, 17:10 eta 17:20an, Pio Barojatik La Casillara 16:53, 17:25 eta 17:35ean eta La Casillatik Atxurira 15:53, 16:03, 16:23, 16:33, 16:53 eta 17:03an.

Norgehiagoka amaitu ondoren,  tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 19:53 eta 20:05ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei ezker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan