Berriak Kultura
Eu

Euskal kultura New Yorken lehorreratu da

2012.eko urriak 03

New Yorkek makina bat ekintza kulturalekin emango dio ongi etorria udazkenari. “Basque Cultural Exchange in New York” lelopean, hainbat emanaldi kultural gauzatuko dira hiruburuan. Egitaraua  pasadan urriak 1ean City University of New Yorkeko (CUNY) Bernardo Atxaga katedraren bigarren edizioaren aurkezpenarekin hasi zen, jarraian New York Universityn (NYU) “Gernika Revisited” (“Gernikari begirada”) publikoari irekitako mahai-ingurua burutu zelarik.

Gernikari buruzko hitzaldian Joan Ramón Resinak, Stanfordeko Unibertsitateko irakasle eta Iberian Studies programako zuzendaria; Joseba Zulaikak, antropologoa eta Renoko Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studieseko zuzendarietako bat; eta Mari Jose Olaziregik, Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedakuntzarako zuzendariak, hartu zuten parte.

“Gernika Revisited’ izenburua daraman mahai-inguru honen asmoa, izenak berak argitzen duen moduan, Germikako bonbardeaketaren eta gaur egungo bere esanahiaren inguruan hausnartzea da”, azaldu zuen Mari Jose Olaziregik.

Hitzaldi honekin Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena nabarmendu nahi izan da, baita simbolo unibertsal moduan daukan esanahia aztertu ere.

“Gernikaren berezko garrantzia erasoan erabilitako baliabideen naurrigabetasunaren eta lortu nahi zen asmoaren arteko aldean datza; baita gertatutakoaren distortzioan”, aipatu zuen Joan Ramón Resina gonbidatutako irakasleak.

“Basque Cultural Exchange in New York” programaren barne hainbat emanaldi kultural gauzatuko dira datorren urriak 13ra arte hiriburuko erakundeotan: City University of New York (CUNY), New York University (NYU), Anthology Film Archives filmategia eta New Yorkeko Cervantes Institutua.

Modu honetan, publiko estatubatuarrak “truke kultural” hau osatzen duten lau gai nagusietara hurbiltzeko aukera izango du: euskal zinemagintza, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena, Gernikako ikurretik gaur egungo euskal ikonoetarainoko ibilbidea eta euskarazko musikaren historiaren gaineko begirada.

“Basque Cultural Exchangen parte hartzea ohore handia da guretzako”, adierazi zuen Gernikan interesatutako ehun lagunetik gorako entzuleen aurrean Jo Labanyik, New York Universityko (NYU) KJCI Centereko irakasle eta zuzendariak. “Programa kultural harrigarria da”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko