Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bernabe Undak Biotecnology Institute bisitatu du Vitoria-Gasteizen

2012.eko urriak 02

BTI nazioarte-mailan aitortutako ikerketa-zentro bat da eta aurrerapen garrantzitsuak egin ditu buru-osasunaren esparruan. Azken 4 urte hauetan zehar, 8 milioi euro inguru inbertitu ditu ikerketa-proiektuetan, hala nola gaixotasun periodontala tratatzeko terapia zelularrean, inplanteak optimizatzeko estaldura biomimetikoen garapenean, bistaratzeko tresna berrietan eta, besteak beste, hortzak berreraikitzeko kirurgia simulatzeko eta planifikatzeko diagnosi-prozesuak hobetzeko  irudi-analisietan.

2012an ikerketa-proiektu berri bat ari dira garatzen: afekzio dermatologikoak tratatzeko soluzio berriak.

Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi eurotik gorako bultzada eman dio BTIren ikerketari teknologia-zuzendaritzaren I+G (etorgai, gaitek, saiotek) laguntza-programen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eduardo Anitua, Jon Ander de las Fuentes