Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadi Millesime Madrid topaketaren VI. edizioan egongo da

2012.eko urriak 02

Millesime topaketak hiru jatetxe izango ditu; horietako bat, Lurra, Euskadin inspiratuta egongo da eta euskal sukaldaritza bakarrik eskainiko du. Bertatik pasako dira erakundeetako ordezkariak, enpresa mundukoak eta turismoaren nahiz gastronomiaren sektoreetakoak.

Euskal sukaldaritzaren munduko 3 chef handik egingo dute jatetxeko menua: Etxanobeko Fernando Canalesek, Zaldiaraneko Patxi Eceizak eta Kokotxako Daniel Lópezek. Tokiko lehengaiak erabiliko dituzte eta Arabar Errioxako ardoekin (soilik horiekin) konbinatuko dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Isabel Muela bertan izango da hilaren 3 eta 4an

Bihartik aurrera eta hilaren 3, 4 eta 5ean, goi-mailako sukaldaritzako profesionalak elkartuko dira Pipa pabilioian (Madrileko Casa de Campo-ko azokagunea) egingo den Millesime Madrid topaketaren VI. edizioan 

Edizio honetan, Euskadi izango da protagonistetako bat eta euskarri promozional guztietan egongo da Euskadi Goza Ezazu marka. Era berean, Millesime topaketak hiru jatetxe izango ditu; horietako bat, Lurra, Euskadin inspiratuta egongo da eta euskal sukaldaritza bakarrik eskainiko du. Bertatik pasako dira erakundeetako ordezkariak, enpresa mundukoak eta turismoaren nahiz gastronomiaren sektoreetakoak. Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Isabel Muela bertan izango da hilaren 3 eta 4an.

Euskadiko gastronomiaren munduko 3 chef handik egingo dute jatetxeko menua: Etxanobeko Fernando Canalesek, Zaldiaraneko Patxi Eceizak eta Kokotxako Daniel Lópezek. Tokiko lehengaiak erabiliko dituzte eta Arabar Errioxako ardoekin (soilik horiekin) konbinatuko dituzte.

Millesime ekitaldi gastronomiko-sozialak Estatuko chef ospetsuenak eta ongien baloratutako produktuak elkartzen ditu. Gastronomiarekiko grina dutenek ikasteko, esperimentatzeko eta partekatzeko aukera izango dute jardunaldi hauetan, non antzeko kezkak dituzten pertsonekin elkartuko baitira kata, dastaketa, tailer eta hitzaldietan.

Euskadiren marka turistikoa sustatzeko ekintzei jarraiki, Eusko Jaurlaritzak erabaki du presente egon behar duela Estatu osoko ekitaldi garrantzitsuenetako batean, enogastronomia baita sektoreko trakzio indar erakargarrienetako bat. Azken hiru urteotan, Euskadiko turista kopurua %18 hazi da eta atzerritarrak soilik kontatuz gero %33.

MENUAK-BAZKARIAK            

"LURRA" JATETXEA: 

FERNANDO CANALES, ETXANOBE JATETXEA, BILBO, 2 Eguzki eta Izar 1

Pulardazko kaneloia eta txokolatezko krematsua; laranjazko liofilizazioa 

PATXI ECEIZA, ZALDIARÁN JATETXEA, GASTEIZ,  2 Eguzki eta Izar 1

Zigala isatsa muskuiluzko taramarekin, gazpatxueloa eta cataifi pastazko kurruskaria; legatz kokotxak gari-zainzuriekin eta ilar aparrarekin. 

DANIEL LÓPEZ, KOKOTXA JATETXEA, DONOSTIA; Eguzki 1 eta Izar 1

Kafesnea eta oreo gailetak; bakailaozko laminak Nafarroako babarrun zuriekin eskabetxe arinean, piper emultsioa eta Frills ziapea; arkume paletilla hezur-gabea tenperatura baxuan eta azenario gozokiarekin; banilla eta baratxuri konfitatuzko pure arina;

Argibide gehiagorako:

http://millesimemadrid.com/

http://millesimemadrid.com/prensa/main/prensa.php

 

Gasteiz, 2012ko urriaren 2a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)