Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazal lursailen erabilera eta gutxiegi erabiltzen den lursailaren berpiztea arautzen duen dekretua onartu da (2012-10-02(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 02

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako lurzoruaren erabilera zaindu eta sustatzeko.

Gobernu Batzordeak onartu du gaurko bileran Euskadiko nekazal lursailaren erabilera eta gutxiegi erabiltzen den lursailaren berpiztea arautzen duen dekretua. Hori horrela, balio agronomikoak eta biodibertsitatearen eta paisaiaren mantenuan duten balioa aitortu nahi zaie, baita, higadura eta basamortutzea ekiditzea eta gelditzea.

Dekretuak nekazaritzarako baliogarriak izxan daitezkeen lursailen gaizki erabiltzea edota bertan behera uztearen kontrako neurriak hartzea du helburu, baita lursail horien nekazaritzarako erabilera egokia egitea ere, abenduaren 23ko 17/2008 Nekazal eta Elikagaietako Politikaren Legeak agintzen duen moduan.

Testuak dionaren arabera, nekazal lursailen erostea eta horiei dagozkien eskubideak eta ondarearen inguruko prozedura arauak finkatzen ditu; baita ordainak eta gaizki erabilitako nekazal-lursailen deklarazio prozedurak eta horien funtsetara uztea ere. Eskumen horiek lurralde historiko bakoitzeko aldundiari dagozkionez, dekretuaren idazketaren parte garrantzitsua izan dira.

Onartutako dokumentuaren arabera, aldundietako Nekazal-lurzoruen Bitartekaritza bulegoak izango dira landa-lurreko esparruen zerrenda eta erabilgarritasuna eguneratuak mantendu beharko dutenak, zonalde bakoitzeko nekazal-lurzoruaren eskaintza eta eskaria biltzeko eta publizitatea egiteko zerbitzuak antolatu beharko dituzte; eta partikularren arteko salerosketa, alokairu eta bestelako kontratuetan aholkularitza lana egin beharko dute.

Nekazal-lursailen Funtsan bildurik dauden eremuen gaineko eskubideak eta ondarea, batik bat, nekazaritzan lan egiten duten gazteei eta nekazal jarduerak batuko dituen nekazal auzoei zuzenduko zaizkie.

Onartutako araudiaren arabera, prozedura horiek guztiak indartuko dituen beste egoera batzuk hauek dira: ustiategien jabegoaren % 50 emakumeena izatea, Nekazaritza Kooperatiben handitze prozesuak, animalien, barazkien eta natura ondarearen kontserbazioa edota nekazal eremuetan biztanleak mantenduko dituen eta emigrazioa geldituko duen nekazaritza ustiategi berrien sortzea.

Foru Aldundien konpetentzia izango da gaizki erabilitako lursailen katalogazioa eta deklarazioa, bertan behera utzi direlako, gaizki erabili direlako edota inguruko lurrei kalteak eragiten dizkiolako. Zentzu horretan, eta kalifikazioa egin zeneko baldintzak hiru urtetan aldatu ez badira, jabegoa Gaizki Erabilitako Lursail Inbentarioan sartuko da.

Inbentarioan 2 urte igaro eta gero, Gaizki Erabili izanaren txostena bidaliko da Eusko Jaurlaritzara bidaliko da Nekazal-lurzoru Funtsan sartu dezaten. Prozedura hori amaitutakoan, baldintza batzuen pean nekazaritzarako erabili beharko duen beste jabe baten eskuetan utziko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan