Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

435.890 euro ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jardueretarako (2012-10-02(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urriak 02

Agindua, 2012-2013 ikasturtean ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskolaren esparruan garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan aritu nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat diru-laguntzak deitzen dituena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran agindu bat onartu du eta agindu horren bidez irabazi asmorik gabeko zenbait erankunderi dei egiten baitzaie, hain zuzen ere, eskolaren esparruan ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean aritu nahi dutenei 2012-2013 kurtsoan.

Agindu honek, 435.890 euroko aurrekontu bat duenak, ondorengo helburuak, batez ere, lortzeko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra 2012. urtean egingo diren jarduerak diruz laguntzea du helburu: ikasle ijitoen eskola-arrakasta areagotzea eta kulturen arteko elkarbizitza hobetzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan