Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Ardanzari emango dio Gernikako Arbolaren Gurutzea

2012.eko urriak 02

“Euskadin gehieneko erantzukizuna bere gain hartu dutenek domina hau merezi dute, izan ere, ez dago lehendakari izatea baino zerbitzu handiagorik”.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak prentsaurrekoa eskaini du gaur eguerdian, ohiko Gobernu Kontseiluaren ondoren, Lehendakaritzan, eta adierazi du José Antonio Ardanza lehendakariak jasoko duela Gernikako Arbolaren Gurutzea, hau da, Eusko Jaurlaritzak ematen duen saririk handiena.

Era berean, Gobernuak onartu egin du “Lan Onari” saria Ramiro Pinilla eta Ramon Saizarbitoria idazleei, Eibarko Armaria Eskolari eta Londreseko jokoetan domina lortu zuten kirolari olinpiko eta paralinpikoei ematea:  Maider Unda, Maialen Chourraut, Richard Oribe, Patricia Elorza, Elisabeth Pinedo eta Nely Carla Alberto. Bestetik, “Lagun Onari” saria Frantziako Errepublikak jasoko du aurten.

Horrez gain, Mendiak iraileko langabeziako datua aipatu du, eta adierazi du datua txarra dela ukaezina dela, eta datu horrek baieztatu egiten duela “lan-erreformak ez duela enplegua sortzeko balio”.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.10.2)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-10-02n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)