Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia akordio batera iritsi dira Bilboko Metroaren lanak finantziatzeko

2010.eko otsailak 23

Garraio sailburua "oso pozik" agertu da akordio "garrantzitsu" hau lortzeagatik. Arriolak esan duenez, herria aurrera eramateko bidea da.

Zubi kreditu baten bidez ziurtatuko dira Bilboko Metroaren lanak. Gainera, sailburuak adierazi du protokolo bat sinatuko dutela instituzio bien artean elkarlana ezartzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak akordioa lortu dute Bilboko Metroaren obrak finantzatzeko. Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren esanetan, akordioa "leialtasun instituzionalean" oinarritzen da. Arriolak "garrantzitsutzat" jo duen akordio horren arabera, Partzuergoak eskatuko du "inbertsio beharrak" asetzeko; halaber, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren beraren diruzaintza hondarrak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzen duen elkarte publikoen zorpetze gaitasuna ere erabiliko dira. Modu horretan, hain zuzen, ordainduko dituzte Santurtzin, Basaurin eta Getxon metroaren lanak egiteko aurreikusitako 127 milioi euroak.

Akordioaren baitan,  Bizkaiko Aldundiak zorpetze gaitasuna handitzeko "borondatea" erakutsi du, "beharrezkoa izanez gero".

Iñaki Arriola Garraio sailburuak prentsaurrekoa eman du gaur goizean, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin batera, Metroaren obren aurrekontuetan eta finantziazioan lortutako akordioaren berri emateko.

Bi ordezkariak pozik agertu dira lortutako akordioa dela eta. Halaber, obrak egingo dituzten eremuetan bizi diren auzotarrei lasaitasun mezu bat helarazi diete. Arriolak baieztatu du hiru udalerri horietan lanak "aurreikusita bezala" egingo direla; izan ere, sailburuak azpimarratu nahi izan du herritarren eskakizunek "lehentasuna" dutela, "politikan sor daitezkeen desadostasun aurrean". Hori dela eta, bi instituzioen arteko  "konfiantzazko" eta "lankidetzazko" harreman emankor baten alde egin du Arriolak.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-02-23n hartutako erabakiak

Iruzkin bat
  • 2010.eko otsailak 23

    Hace una semana se echaban los trastos a la cabeza, ahora juntitos a hacerse la foto...esta es la clase politica que tenemos...entre PNV y PSE acabaran con Euskal Herria, unos vendiendola, los otros robandola....askatasuna!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola sailburua