Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bernabé Undak Maier-en Gernikako fabrika eta bere teknologi zentroa (Maier Tecnology Center) bisitatu ditu

2012.eko urriak 01

Maier automobilgintzaren arloko Euskadiko enpresa garrantzitsuenetako bat da, 190 milioi eurotik gorako fakturazioa duena.

Maier-ek uztailean egin du bere azken ezarpena Bergamon (Italiako iparraldean), non plastikozko pieza kromatuak ekoitziko baitituzte.

Maier Tecnology Center-ek 100dik gora ikertzaile ditu, zeintzuek Mercedes-ek zuzendutako e-Vito elektrikoa bezalako proiektu garrantzitsuetan parte hartu baitute.

Maier Urdaibaiko enpresa garrantzitsuenetako bat da, eta enpleguari eta jarduerari eutsi dio, beste batzuk itxi edo bat-egite prozesuetan murgildu diren bitartean.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak Maier-en fabrika bisitatu du gaur Gernikan. Maier enpresa kooperatibo bat da, Mondragon Taldearen barruan dagoena eta 1.600 lagun enplegatzen dituena.

Euskal enpresen bisiten agendaren barruan, Bernabé Undak erabaki du hurbilagotik ezagutu nahi duela automobilgintzaren sektoreko enpresa hau, oso garrantzitsua delako Euskadiko jarduera ekonomikoan. Maier bere produkzioagatik, nazioartean lortu duen ezarpen mailagatik eta I+G+B-ren alde egin duen apustuagatik nabarmendu da eta kasu arrakastatsu bihurtu da merkatuak bizi duen egoera ekonomiko zail honetan. Kanpoko automobilgintza, barneko automobilgintza, negozio berriak eta etxetresna elektrikoak dira bere diru-sarrera iturri garrantzitsuenak.

Enpresak 190 milioitik gora euro eskuratzen ditu urtean salmenten bidez. Nazioartean zabaldutako enpresa izaki, egoitza komertzialak ditu Britainia Handian, Frantzian, Alemanian eta Tokion eta produkzio ezarpenak Britainia Handian, Txekian, Indian eta Bergamon. Azken bi ezarpen horiek 2012an egin ditu. Indiakoa urtarrilean eta Bergamokoa uztailean, non plastikozko pieza kromatuak ekoitziko baitituzte. Gainera, aliantzak dauzka Turkian eta Japonian.

Bere jarduera garrantzitsuenetako bat I+G-ren arlokoa da, eta horretarako, Teknologi Zentro bat dauka (Maier Tecnology Center), eta baita ere duela gutxi irekitako eraikin bat eta 100dik gora ikertzaile, zeintzuek Mercedes-ek zuzendutako e-Vito elektrikoa bezalako proiektu garrantzitsuetan parte hartu baitute.

Azken lau urteetan, Maier-ek ikerketa proiektuak garatu ditu hainbat arlotan, eta 19 milioi euroko inbertsioa egin du. Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi eurorekin parte hartu du inbertsio horretan.

Bernabé Undak Maier bezalako enpresen garrantzia baloratu du, gaur egungo jarduera ekonomikoaren premiekin lerrokaturik daudelako eta Euskadirentzako etorkizuna, enplegua eta aberastasuna sortzen dutelako. Maier nazioartean zabaldurik dagoen enpresa bat da, urtez urte hazten ari dena eta merkatuari orientatutako teknologiaren alde egiten duena, eta horrek guztiak aukera eman dio atzerriko merkatuetan ongi kokaturik egoteko.

Gasteiz, 2012ko urriaren 1a

 

 

Iruzkin bat
  • @baguerrea
    2012.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    Bernabé Unda visita la planta de Maier en Gernika y su centro tecnológico (Maier Tecnology Center) http://t.co/jaF7iuZw

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)