Berriak
Eu

Kontsumobide adinekoekin haien nazioarteko eguna ospatzeko

2012.eko urriak 01

Adinekoen nazioarteko eguna (Urriak 1)

 


Gaur, urriak 1, nazioartean adinekoen eguna ospatzen den honetan, Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutuak Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusi Ban Ki-moonen mezua gogoratu nahi du.


"Gehiago bizitzea osasun publikoaren lorpena da, ez da erantzukizun soziala edo ekonomikoa. Adinekoen nazioarteko egun honetan, hitzeman dezagun adinekoen ongizatea bermatuko dugula eta gizartean modu esanguratsuan parte hartzea lortuko dugula, haien ezagutzek eta gaitasunek on egingo digute eta".


Aurten, ospakizunerako hautatu duten gaia honako hau da: "Longebitatea: etorkizuna lantzen" Bizitza osoan izandako jarrera osasungarriek lagundu egingo dizkie gizonei zein emakumeei bizitza beteak eta emankorrak edukitzen eta haien familientzat eta komunitateentzat baliagai bihurtzen.


Helburu horrekin bat eginda, Kontsumobidek konpromisoa dauka bereziki adinekoei zuzendutako prestakuntzarekin. Bi prestakuntza-programa ditu: Kontsumoko informazio eta prestakuntza zentroetan (Bilbo, Donostia-San Sebastian eta Vitoria-Gasteiz) garatzen da bat, eta adinekoen zentroetan bestea.


Gaiak modu teorikoan lantzen dira hitzaldietan, eta modu praktikoan ikasgeletan eta produkzio-zentro eta enpresetara egiten diren bisitetan. Landutako gaiak honako hauek dira, besteak beste: kontsumo iraunkorra, elikadura eta nutrizioa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, elektrizitatea eta gasa, merkataritza-establezimenduetatik kanpoko salmentak eta mirari-produktuak, sendagaiak eta automedikazioa.


Nazioarteko eguna ospatzen dela-eta Kontsumobidek adinekoei zenbait gomendio egiteko aprobetxatu nahi du:

- Osasunerako mesedegarriak eta osasuntsuak direla-eta eskainitako zenbait produktu erosterakoan arduraz eta zorrotz jokatu. Batere oinarri zientifikorik ez duten publizitate-promesek liluratzen ez utzi.


- Kontuan izan 2 urteko berme-epea dutela produktu akastunek. Erosi eta 6 hilabeteko epe barruan, produktuak erosi zenean jada akatsa bazuela ulertzen da. 6 hilabete igaro eta gero, erosleak fabrikazio-akatsa dela frogatu behar du.


- Produktu bat erosi aurretik, hura itzultzeko edo aldatzeko moduei buruzko argibideak eskatu. Hasiera batean, produktuak akatsik ez badu, saltzaileak ez du aldatzeko obligaziorik.


- Ezer sinatu aurretik irakurri guztia ondo. Hartu horretarako behar beste denbora.


- Etxez etxeko salmenta bidezko kasuetan, irakurri arretaz sinatutako kontratua. Atzera egin nahi izanez gero, kontratua baliogabetzeko 7 egun daude.


- Publizitatea loteslea da. Publizitate-dokumentu batean datorrena bete egin behar da. Gorde ezazu.


- Gorde ordaindu izanaren frogagiri guztiak, erreklamatzeko ezinbestekoak dira-eta.

Lotura:


- Urriak 1. Adinekoen nazioarteko eguna (Iturria: Nazio Batuak) [es]

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan